Aurtengo martxoan aurkeztu zen Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia (laburrago Telesforo Monzon eLab edo TM eLab), Telesforo Monzonen ondare eta memoria gordetzen duen Olaso Dorrea Fundazioaren ekimen bat. Lanean hasteko urtea ez dute izen prezeski aproposena, baina hain zuzen ere, urtea amaitzerako, pandemoaren inguruko hausnarketa kolektibo batekin datozkigu: Covid-19 eta ondoren zer? gogoeta liburua kaleratru dute.
Oso ekarpen desberdinak jaso dituzte, egoera globalaz ari direnetik hasi eta identitatean, ingurugiroan, ongizatean edo lurralde zein herri kohesioan COVID-19ak edukiko duen inpaktuaz gogoetatzen duteneraino.
Hona aurkibidea:
- COVID-19a katalizatzaile gisa. Shaun Riordan
- COVID-19a: EUROPAR BATASUNAk huts egin du elkartasun proba batean. Ordaina austeritate zorrotzagoa eta okerragoa izango da. Duroyan Fertl
- COVID-19a, mundua eta gu. Urko Aiartza Azurtza
- Mundu berrira zabaldutako gure atea. Ate joka dugun mundu berria eta bertan dugun lekua. Ander Caballero Barturen
- COVID-19ak ekar litzakeen epe luzeko inpaktuen dekalogoa. Mikel Navarro Arancegui
- Normal berria. Garazi Goia Imaz
- Elkarrekin euskaratik berreraiki. Paul Bilbao Sarria
- Kulturatik ere, Euskal Herria helburu. Joanmari Larrarte Telletxea
- Hezkuntzak behar du iraultza. Zigor Ibarzabal Bastarrika
- COVID-19az, distopiaren falaziaz,(tele)hezkuntzaz eta zaintzaren pedagogiaz. Nora Salbotx Alegria
- Komunikazioan, gure R0 zenbakiak behera egin du. Josu Amezaga Albizu
- Gure ongizate-estatua biluztu duen krisia. Gemma Zabaleta Areta
- COVID-19aren krisia eta ekonomia globala: erronken azelerazioa. Andoni Eizagirre Eizagirre
- Ondasunak eta baloreak. Boterea eta demokrazia. Isidro Esnaola Herrero
- Natura errespetatzen duen ekonomia baterantz, COVID-19 osteko Euskal Herrian. Unai Pascual Garcia de Azilu
- Kapitalismoaren logiken deskonfinamendua. Hyman Minskyrekin pentsaezina zena berriz pentsatuz: aberatsenei zergak, langabezia masiboari aurre egiteko. Xabi Larralde
- Normalitate berrirako agroekologia feminista. Mirene Begiristain Zubillaga
- Hurrengo mundua: orain eta hemen. Mixel Berhokoirigoin
- Koronabirusak sortutako egoera kooperatibista baten ikuspegitik. Iñigo Iñurrategi Irizar
- Mondragoneko kooperatibismoa COVID-19 osteko aroan. Aritz Otxandiano Kanpo
- Turismoa, COVID-19a eta Aldaketa Globala: 2030 eraldaketarako hausnarketa. Aurkene Alzua Sorzabal
- Animalien kontsumoa birpentsatzen hurrengo pandemia globala prebenitzeko. Eneko Axpe Iza
- COVID-19a, arazo sakonagoen ondorio. Joxerra Aihartza Azurtza
- Babes ditzagun gure irakasleak eta ikerlariak! Iñaki Goirizelaia Ordorika
- Datuen jabetza eta burujabetza, datuek gidatutako jendartean. Iratxe Esnaola Arribillaga
- Euskal Nazio Algoritmikoa Sortuz: Subiranotasun Teknologikoa Post-COVID-19 Gizartean. Igor Calzada
- Segurtasuna, defentsa eta Estaturik gabeko nazioak, beharrezko hausnarketa COVID-19aren harira. David Bajona i Carrera eta Daniel Soler i Gonzalez
- Subiranismoa eta burujabetzak. David Lannes eta Nicolas Goñi
- Birusa hedatu mugatutako lurraldean. Imanol Esnaola Arbiza
- COVID-19aren ondorengo agertokiaz. Agirre Lehendakari Center (ALC)
TMeLab-ekoek liburuaren aurkezpenean adierazi zutenez, "gogoeta noski ez da amaitu eta aurkeztu dugun liburuaren bidez eta bestelako ekimenen bidez gogoeta hau elikatzen jarraitzea da gure asmoa".
Informazio gehiago:
---
Erantzun
Sartu