"Ene laztan gozo ederra" hitzekin hasten den eskuizkribua aurkeztu zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. 16. mende hasierako euskarazko maitasun olerki bat da, Gipuzkoako Artxibo Historikoan, Oñatin, aurkitu dutena, eta lehen ikerketa baten ondoren aurkeztu dena. Esaldi isolatuetatik aparte, euskarazko testu arkaikoen sailkapenean, 3. edo 4. da olerkia; Nafarroatik kanpora murriztuz sailkapena, zaharrena.
Artxiboan lanean ari zen ikertzaile batek, Rosa Aierbek, aurkitu zuen testua duela hilabete batzuk. Gaztelaniazko notaritzako idazki baten ertzetan (eta gainetik) idatzita daude euskarazko hitzak. Argazkigintza eta digitalizazio lana eskatu du euskarazko hitzak isolatzeak, baina lehen irakurketa oso bat eskaini dute adituek: Arxtibo Historikoko lantaldeak, Iago Irijoa doktorearen laguntzarekin, Jose Valderrey argazkilariak eta Ander Ros Cubas filologoak parte hartu dute lan horretan.
Honela hasten da maitasun olerki edo adierazpena:
Ene laztan gozo ederra
penaz penaçen naçu
Orreyn culez ninduçula
Nola amora nençaçun
ori escuan ezpata?
Idazketa motak 1508 eta 1521 artean kokatzen du testua. Garai horretako esaldi solteak besterik ez dira ezagutzen, oro har, eta horregatik testu nahiko luze honek garrantzia du, euskara arkaikoaren lekukotza gisa. Sailkapen moduko bat eginda, Ros Cubas filologoak 3. edo 4. postuan jartzen du,
Lehen hiruak testu nafarrak dira, hain zuzen ere. 66. eta 67. orriak) https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/23535/TESIS_REGUERO_LOPEZ_URTZI.pdf?sequence=1&isAllowed=y (80-82)
Oñatiko Artxiboaren webgunean kalitatezko irudiak jarri dituzte, eta transkripzio oso bat, irakurketa irudiekin alderatuz.
Eskuizkribua Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko sarreran egongo da ikusgai "datozen bi asteetan". Abenduaren 17a edo 19 arte izan daiteke hori, ez baita oso prezisoa.
Erantzun
Sartu