1970eko abenduaren 3an Burgosko auzitegi militar batean epaitu zituzten 16 euskal herritar. ETAren inguruan loratzen ari zen borroka ito nahi zuen frankismoak, baina ezustean belaunaldi horren pizgarri izan zen. Lau ataleko podcast honetan garaiko testigantzak, soinuak eta bizipenak jaso ditu NAIZ Irratiak. Lehen atalean Euskal Herriaren gertuko historia markatuko zuten bi gertakari, Txabi Etxebarrieta eta Meliton Manzanasen heriotzak.
Burgosko prozesua | Podcasta 1. atala: «Nork hil du Meliton Manzanas?» irratia.naiz.eus/eu/info_irrati… pic.twitter.com/pnZDixIp8p
2. atala: Montoriko ihesa Burgosko prozesua hasi bezperan Eugene Beihl alemaniar kontsula bahitu zuen ETAk. Zuberoako Montorin izan zuten. Ia-ia ihes egitea lortu zuen; alboko tabernara joan, laguntza eskatu...eta bahitzaileengana eraman zuten berriz ??<irratia.naiz.eus/eu/info_irrati…s0JppLZt">pic.twitter.com/sjs0JppLZt
Erantzun
Sartu