Familia medikua da Mikel Baza (Bilbo, 1983), Osakidetzan. Espezialitateko kide Lorea Larrañaga lagun hartuta, "kontsulta sakratuei" buruzko ikerlan bat egin zuen iaz. Ezin uka, adjektibo hori erantsia duten kontsultak zer-nolakoak diren esplikatu behar izaten dute usu aurrena gaiaz aritzean: "Emozioen aldetik zerbait berezia gertatzen den kontsultak izaten dira: gertatzen den horrek errespetu gorena merezi duenekoa".
Arta emateko era birtualez, eta sintomez haragoko artaz; mamitsu gaur @mikelbaza @berria-n. berria.eus/paperekoa/1857…
????️ Kontsulta batzuetan emozioek garrantzi handia izaten dute; hainbatek «kontsulta sakratuak» esaten diete horiei. Mikel Baza familia medikuak ikertu izan ditu, eta uste du horietan «aurrez aurreko arta» ezinbestekoa de@ArantxaIraolaAlaberria.eus/paperekoa/1857…
Aurrez aurreko artaren garrantziaz: berria.eus/paperekoa/1857… Beldurra ematen dit telefono bidezko kontsultak betikotzea. Ez dut "Alexia" bat nahi gaixorik nagoenean.
Gaur @berria-an @ArantxaIraolaAl-ak egindako elkarrizketa, beti bezala oso gustora, eta bere galderek hausnarketa sakonerako balio dutela sinetsiz eta sentituz. Plazerra izan da. berria.eus/paperekoa/1857…
@mikelbaza @berria @ArantxaIraolaAl Baita gurea ere (irakurleona). Gaiak merezi duelako, galderak guztiz egokiak direlako, eta erantzunak, sakonak eta zer pentsatua ematen dutenak. Mila esker Berriari, Arantxari eta zuri, Mikel
@mikelbaza @berria Niretzat ere bai, Mikel. Zenbat eskertzen den gertutasuna azalpenetan, zintzotasuna gogoetetan. Bertikaletik, horizontalera: begietara begiratzeko beldurrik gabe.
"badira ikasle arotik dakartzagun zailtasunak; normalean gure trebakuntza oso bideratuta egoten da, bai unibertsitatean, bai egoiliar izandako garaian, ikuspegi biomediko bat izatera: zentratua dago sintometan, gailuetan, eta ez horrenbeste testuinguruan"berria.eus/paperekoa/1857…
?@berriaria Egunkariak Arrigorriagako lehen mailako arretako unitate-bu@mikelbazaaza elkarrizketatu du, kontsulta sakratuei buruz hitz egiteko. Kontsulta horiek karga emozional handia dute, eta medikuaren eta pazientearen arteko harremana berezia da.bit.ly/39k7ZmT
Erantzun
Sartu