UEUk kudeatzen duen Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak 20 urte bete ditu. Une honetan 11.835 egile, 43.541 dokumentu eta 16.609 artikuluren erreferentzia topatu daitezke bertan, klik batera. Urteurrena ospatzeko inguma.eus webgunea berritu dute. Hedapena, kalitate-adierazleen lanketa eta produkzioa digitalizatzea izango ditu aurrera begirako erronkak.
2000. urtean sortu zuen UEUk Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basea, azken 50 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa jaso eta komunitate zientifikoa biltzeko asmoz. Proiektu honen helburua euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea izan da (unibertsitatea mailakoa eta euskaraz), eta gizartearen esku jartzea. Une honetan 11.835 egile, 43.541 dokumentu eta 16.609 artikuluren erreferentzia topatu ditzakegu bertan.
Urteurrena ospatzeko Inguma webgunea berritu dute eta bilaketak errazteaz gain, datu-basera igotako azken sarrerak ikusi daitezke, bilaketak inprimatu eta hainbat estatistika eskuratu ditzakegu, besteak beste.
PRINTZAK:
UEUren blogean ikusi ditzakezu INGUMAri buruz egiten ari garen elkarrizketak eta #Inguma20 traolaren bidez ere urteurrena jarraitu dezakezu.
Erantzun
Sartu