Askapenak, Komite Internazionalistak, Diasporak eta Saharako herriaren aldeko hainbat elkartek deituta, kontzentrazioa egingo dute astelehenean, hilaren 16an. 'Sahara libre!' lelopean elkartuko dira Bulebarrean, 18:30ean. Protestaren antolatzaileek azaldu dute denen elkartasuna beharrezkoa dela "kolonialismo marokoarra eta gobernuen isiltasuna hausteko". Marokoko armadak Mendebaldeko Saharako kanpaleku zibil bat eraso egin duela, eta 30 urteko su etena hautsi duela salatu dute.
Mendebaldeko Saharak jasandako azken erasoaren aurka protesta egiteko deia egin dute @ASKAPENAdonosti irutxulo.hitza.eus/2020/11/14/sah…
Erantzun
Sartu