Kobidak agindutako taberna bariko lehenengo zapatu honetan, herrittik urtetzeko debekuakin, ohittura barrixetara joan gara herrittar guztiak. Ohittura barrixak... edo zaharrak! Izan be, irudittu jata oin dala 100 urte gure aitxitxa-amamak moduan ibili garala gaur Eibarren (eta Euskal Herriko txoko askotan, seguru asko). Danok herrixan, danok leku beretsuetan, danok pasiuan.
Kobidak agindutako taberna bariko lehenengo zapatu honetan, herritik irten ezinda, orain dela 100 urteko gure aitxitxa-amamen ohituretara itzuli gara gaur asko: pasialekuetara. #eibar ????(Aitxitxa eta amama, 1933ko San Juanetan, Amañako pasialekuaeibar.org/blogak/sarasua…tpic.twitter.com/LZtcKL6Syotter.com/LZtcKL6Syo
@asarasua Aitxitxan trazia dakak. Amama oooosoo guapa ta dotoria.
@abozinaua Beste amamak kontatzen juan, lehenengoz kalian ikusi zebanian, etxera juan eta bere amari esan zetsala: "sekula ikusi doten neskarik polittena ikusi dot, pelikuletakua". Orduan ez zekixen euren seme-alabak ezkondu eingo ziranik. ☺
@asarasua Politak argazkiak. Dotore biak. Batipat aititeren oinetakoak eta amamaren gona eta berokia. Mundiala horrelako benetako historia gordetzeko aukera eduki izana. Eutsi ta ez galdu!
@asarasua Ze erretratu polittak, Asier, eta parajia be... Esan ez bazendu ze leku dan igarri bez nik. Eta amama benetan ba pelikuletakua.
@aargoitia Emoten dau eze bi herri dirala! Erreka bariko herrixa, gure gaur egungo hau ;(
@asarasua Ezin baikorra izan horrekin be. Haundikerixia somatzen juat atzera. Burdinia eta zementua topera errekazuluan. Ez juagu ikasi ezebez. Batian neguan ibiltzeko eta bestia udarako esango juek graziiakin. A ze miheztu-premia dakagun..... Onian
@arrabita @asarasua @txargain Niri, ordea, amamaren eskuz egindako jantziak. Tarte bat daramat gonaren oihala nola moztuta dagoen buruan irudikatzen. Altxorra da, dena.
@AnnieSdelMono @asarasua @txargain Eder-ederra hori ere!
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Zapata pare biak, zoragarriak! Biak jantziko nituzke, Antoniorenak modan daude orain, baina ez dakit zenbat gizonezkok janzten ausartuko diren! Leire, ez dakit mozte eta patronajeaz ezer, baina goi aldean joskura batzuk
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua sasoi horretako moda niri neuri ikaragarri gustatzen zait! Oso dotorea da.
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Eta eibartarrak izanda, eskuz beharrean, josteko makinarekin egingo zuten ????
@txargain @AnnieSdelMono @asarasua Mardera, inoiz entzun gabea nuen. Ederra! Nik ere ez dakit patronajeaz ezer, baina dantza-taldeko gonetarako garrantzia ematen diote telaren kalitateari (“caída”-rentzat) eta metro asko izateak. Garai hartan, orain ez be
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Ez zaituztet engainatuko, nik ere ez nuen eagutzen, eta hiztegian begiratu du. Elhuyarrek eman didana (zabaltasun) ez zait gustatu, eta Labayruk magal, mardera, petral eman dizkit. Ederra iritzi diot. "Caida" jauskera, e
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Gari, ez dakit tokatu zaizun mardera handiko gonaren batekin dantza egitea, baina oso desberdina da, pisua duelako, bueltetan kontrolatu behar delako… oso desberdina. Antzinako oihalak betiko izan behar ziren, garestiak,
@txargain @AnnieSdelMono @asarasua Axeri boda ikuskizunean aritzen ginen belaunetarainoko mardera handiko gonekin. A ze pisua! Eta besotan aaaaaskotan kargatu ditut orkatiletarainoko gonak, pisutsuak horiek ere. Arropen iraupena balio bat zen, eta niretzapic.twitter.com/EFcmnTck7w
@txargain @AnnieSdelMono @asarasua Garai hartako modaren zalea ni ere. Jarrera da gehien gustatzen zaidana, “igandetako arroparena”: une bakoitzaren balioaren arabera janztea. Egun -mikro/makromatxismoa iruditzen zait-, bikote asko ikusten ditut: neska su
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Ze desberdina entseguan praketan dantza egin edo gona horiekin! Bueltetan zenbat kontrolatu behar, oreka ez galtzeko! Badut jertse bat pasaden mendean erosi nuena oraindik janzten dudana!
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Modan dago! Oso joera desberdina gizon eta emakumeentzat. Telebistaren eragina ere hor dago
@txargain @AnnieSdelMono @asarasua Entseatu ere, hala entseatzen ginen, prestatzeko.
@txargain @AnnieSdelMono @asarasua Pentsatzen dut baietz, baina niretzat aldea dago “prestatu behar” horretan, batez ere “norbaitentzat” bada. Estetikak beti du atzean mezua.
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Bestela ezin emanaldia ganoraz egin! Mokorretan indarra behar!
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Bai, ez dago dudarik, eta unisex moda bizi izan genuenok asko flipatzen dugu!
@txargain @AnnieSdelMono @asarasua Bonberra, kamiseta marradunak, jeansak eta bota militarrak (marka denok dakigu) izanda, zer gehiago behar dugu?????
@arrabita @AnnieSdelMono @asarasua Besterik ez! Zoriontsu! ????
@asarasua Lekeittion, plazako pasialekuan arbol arteko "kalietan" ibiltzen zuan jentia; baiña itxas aldetik aberatsak, eta herri aldetik pobriak. ;-) Eibarren ez ete jeguan halako bereizketarik?
@Txikillana Nik dakidala ez. Ez juat sekula holakorik entzun; eta bai kontrakua sarri. Idealizatuta, nahi bada, baina "inguruko herrixekin konparauta, Eibarren danak alkarrekin ibiltzen giñan; kuadrila berian taillardunak eta mekanikuak".
@asarasua @Txikillana Ez, Eibarren ez. Etxian beti entzun izan dot Bergaran pasialeku bi zeguazela bata aberatsendako, eta bestia pobriendako. "Beittu zelakuak ziran bergarakuak" esaten zeben gero
@Txikillana @asarasua Donostian ere bazen hori, bai Bulebarrean, bai Abenidako espaloietan.
@asarasua Asier, amamaren argazkia #gaurkohitza.n ipin dezaket mardera zer den adierazteko? ????
[Eibar Blogak] Egoeriak aginduta, herri erdixa Pasialekuan juan-etorrixan, orain dala 100 urteko aitxitxa-amamen moduan dlvr.it/RlCwBj
Erantzun
Sartu