Azaroaren 17an egingo da #txiotesia5! "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa. Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako lehiaketa da Txiotesia. Parte-hartzaileek euren tesiaren berri eman behar dute Twitterren, sei txiotan laburtuta. 2013an egin zen lehenengoz UEUk antolatzen duen sariketa eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da. Bi sari banatzen dira: "Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena".
Datorren astean egingo da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa: #txiotesia5, azaroaren 17an. Ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea izango da eta ezkutuan geratzen den lan guzti hori kaleratzeko plaza. Ikerlariek egun horretan laburtu beharko dute Twitterren euren tesia, sei txiotan laburbildu behar ere.
Une honetan tesia egiten ari diren ikertzaileei edo 2017/2020 urte bitartean egin dutenei zuzenduta dago eta sari bi banatuko dira: Txiolari ulergarriena (500€) eta Txiolari originalena (300€). Parte hartzeko informazio guztia Unibertsitatea.net webgunean aurki dezakezue.
2018ko azken edizioan 34 ikertzailek hartu zuten parte, 19 emakumezkok eta 15 gizonezkok. Parte-hartzaileen %36a doktoreak ziren eta gainontzekoak doktoregai, 8 unibertsitate ezberdinetakoak. Tesien jakintza esparrua ere oso zabala izan zen, besteak beste ondorengo gaiak landu zirelarik: Ekonomia, Hezkuntza, Literatura, Informatika, Hizkuntzalaritza, Matematika, Psikologia, Aeronautika, Arkeologia, Filosofia, Genetika, Mikrobiologia, Kooperatibismoa...
2017/2020 urte bitartean (biak barne) tesia aurkeztutako ikertzaileei.
Aurreko edizioetan parte hartu duten ikertzaileek berriz ere parte hartzeko aukera dute.
Irabazle izan direnek ezin dute parte hartu.
Helburua:
Ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.
Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira Unibertsitatea.net atariko "Txiotesia" atalean.
Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
Arauak bete dituzten txiolarien mezuak epaimahaikideek baloratuko dituzte.
Bi txiolari hautatuko dira:
Txiolari ulergarriena: 6 mezutan bere ikerketa lana modu borobilenean azaltzeko gai izan den txiolaria.
Txiolari originalena: 6 mezutan bere ikerketa lana modurik irudimentsuenean zabaldu duen txiolaria.
Arauak:
Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzea .
Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
Azaroaren 17an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia5 traola.
Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
Sariak:
Txiolari ulergarriena: 500€
Txiolari originalena: 300€
Irabazle biei elkarrizketa egingo zaie Unibertsitatea.net atarian.
Erantzun
Sartu