Teknologia albisteak

Mende amaierarako, euskal itsasertzeko puntu asko arriskuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-11-06 : 12:02

Aste honetan Uhinak kongresua egin da Irunen, klima aldaketaz eta itsasertzaren eboluzioaren inguruan, eta bertan Eusko Jaurlaritzak prestatu duen txosten zientifikoa eman da ezagutzera. Mende amaierarako euskal itsasertzeko hainbat puntu (Bizkaiko eta Gipuzkoakoak, herrialde horietara murrizten baita ikerketa) arriskuan izango direla ondorioztatu duten ikertzaileek, larritasun maila handi edo txikiagoarekin eszenategi posibleen arabera.

Txostena gazteleraz bakarrik dago, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako itsasertzari bakarrik dagokio, baina datu aberats eta kezkagarriz betea dator. Zera du izenburua euskaraz: "Klima aldaketaren erronkari egokitzeko EAE-ko itsastertza babestu eta antolatzeko lurralde plan sektorialaren berrikuspen eta egokitzapenerako azterketak eta diagnostikoa". Hemen aurki dezakezue.

Batetik, nazioartekoIPCC erakundearen prebisioak hartzen dira, zenbait eszenategitan definituta (larriak eta ez hain larriak). Horien arabera, 2050erako, itsasoaren maila 18 eta 22 zentimetro artean igoko dela aurreikusi dute,; mende amaierarako, 53 eta 80 zentimetro artean

Aurreikuspen horiek euskal kostaldearen ezaugarriekin bateratzen ditu txostenak. Itsasadarrak, gune populatuak, hondartza eta padurak... kostaldeko hainbat puntu zehatz azterturik, bakoitzean eszenategi bakoitzak zer eragin izango duen. Okerrenera (RCP8.5 deritzon eszenatokia), mendea amaitzerako, paduren %75eko galduko dira.

Puntu askotan, marea bizien kasuan, urak gaur urbanizatutako zonaldeak okupatuko dituela aurrikusten du txostenak. Irudiz ere ilustratzen ditu halako pare bat. Hau, 2100. urteko Bilboko (Ibaizabalen) itsasadarren irudia, Kadaguak ezkerraldetik eta Asua ibaiak eskubialdetik bat egiten duten tokia.

Beste hau, eszenategi oker bera, Zumaian, Urola ibaiarekin.



Arriskuan aipatzen diren beste puntu batzuk dira, Bakio, Ategorriberri auzoa (Erandio), Santa Ana auzoa Gernikan, Busuriako San Kristobal, eta Gipuzkoan, Orio, Pasai Antxo eta Irungo Dunboa auzoa. Bakiorako simulazioa ere ilustratu dute txostenean, herriko etxeen artean ere ura igoko dela ikusita.

Kasu hauetan, marea bizien igoerak kontuan hartu dira, ez ekaitzen kasuan olatuengatik edo presio atmosferikoagatik gerta daitezkeen beste itsas-gorakadak.

Hiriburuetan, Bilbon Zorrozaurreko penintsulan egiten ari diren lanek zaila egiten dute pronostiko bat egitea, baina gune arriskugarrian dago, eta berdintsu Txomin auzoa Donostian.

Zumaiako herriari dagokionarekin, artikulu osoa argitaratu du Baleike bertako agerkariak. Konparaziorako irudiak ere sortu dituzte, aurrikusitako eszenategiak eta egungo egoera alderatuz. Hona adibide bat:

Erantzun

Sartu