Teknologia albisteak
23

Zumaiako hitz bereziak: ZIMITARIO

Erabiltzailearen aurpegia
2020-11-06 : 09:44

Eliz atariaren ondoko aterpeari deitzen diogu Zumaian "zimitario" (ahoz "zimitadxua" edo "zimitayua"). Hiztegietan "zimitorio" da forma estandarra, eta gehienbat Gipuzkoan erabiltzen dela zehazten dute. Garai batean elizaren atarian izaten zen hilerria, eta badirudi latineko caemeterium hitzetik datorrela, gaztelaniazko "cementerio" bezala. Zarautzen ere erabiltzen da, Antigoaleko hiztegian bildua du Txiliku idazleak, eta Zestoan ere "zimitayo" esaten dute.

Guztia irakurri (baleike.eus) »»

Txioak (23)

Erantzun

Sartu