Teknologia albisteak
18

Eusko Jaurlaritzak tabernak eta jatetxeak ixteko agindu du, eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratu

Erabiltzailearen aurpegia
2020-11-05 : 22:11

Gabonetara ahalik eta baldintza onenetan iristea, eta etxeko itxialdia saihestea. Hori da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren oraingo nahia, eta, horretarako, urriaren 26tik indarrean dauden murrizketak zorroztu dituzte. Ostalaritzako lokal denak itxiko dituzte, eta etxeratze agindua 22:00etatik 06:00etara ezarri. Establezimendu orok, berriz, 21:00etatik aurrera itxita egon beharko du, farmaziak eta gasolindegiak izan ezik.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (18)

Erantzun

Sartu