du ad. Bizk. koiu, koiu, koiuten. || Hartu, harrapatu. Deskuidaturik zaudenean koiuko zaitu heriotzak. (Hiztegi Batua) Orotariko Euskal Hiztegian koiu. koiu , koixu , koixidu . v. kojitu . kojitu. 1. (-idu V-m), koiu (V-ple-arr), koxitu ( -du V-ple-arr-oroz; Dv (V)), koidxidu (V-m), koixidu (V-ple-arrig), koxiu, ko(i)xu (V-ple), kuieta- (sust.
#gaurkohitza "koiu" da, @jozulin.ek @gabiriakopa.ren txio batean irakurria: "Deskuidaturik zaudenean koiuko zaitu heriotzak." euskaljakintza.com/gaurkohitza/ko… Mila eskre bioi! pic.twitter.com/YIzMiZgHaX
@euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Guk egunero erabilten dogu koiu etxean.
@euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Harritzekoa dun zenbat hitz ezezagin ditugun hor nonbait gordeta eta zer gutxi aireratzen ditugun. Eskerrak hiri, Maite.
@euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Koxi ere erabiltzen da zenbait herritan
@Andonisolor @jozulin @gabiriakopa Gipuzkoan ez da batere ezaguna, nik dakidanez. Nik, behintzat, ez dut sekula erabili. ????
@azarramendi @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Arratian, "koiu"eta "guatu" asko erabiltzen diren berbak dira. Harrapatu, goatu, eskura ez dagoen zeozer eskuekin hartzea. Koiu (Bedia, Zeberio); koixu (Dima); koxu (Ubide). Euskara batuko: 1.-ORATU. 2.-
@euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Uribe Kosta, Mungialdea eta Txorierri inguruko berba dala esango neuke.
@euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Eta egia ez dan arren ???? esaera zahar bat be badago: "Derio eta Zamudio, Sondika eta Loiu, asko erein eta gitxi koiu".
@ibon_iza @azarramendi @euskaljakintza @jozulin "Koiu" Txorierriraino eta Nerbioiko herrietaraino be heltzen da. Arrigorriagako amamak esaten eustan niri umetan.
@gabiriakopa @azarramendi @euskaljakintza @jozulin Bai, bai duda barik...
@euskaljakintza @jozulin Adibide horretan, @jozulin, zuk "koiuko" esango zendun, ala "koiko"? Niri bigarrena urtetan jat
@gabiriakopa @euskaljakintza Koiko, nik. Koi begiratu nuen hiztegian eta koiu agertzen zen. Koxi ere entzunda, baina erabili, koi.
@jozulin @gabiriakopa @euskaljakintza Lehen aldia entzuten dudala. Japoniera dirudi, politta.
@Andonisolor @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Bizkai mendebalde osokoa da, aldaera diferentetan. Eta hor nonbait @AsierEurasiatik.ek esan duen moduan, mendebalderagoko erromantzetik hartua dirudi.
@xalbide @Andonisolor @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa 1864ko Uriarte arrigorriagatarraren itzulpen batean (Bula ineffabilis) "koxiuten" daukagun, Laudioko euskaran.
@xalbide @Andonisolor @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Bai! Jatorrizko formatik gertuago, 1864ko Uriarte arrigorriagatarraren itzulpen batean (Bula ineffabilis) "koxiuten" daukagu, Laudioko euskaran.
@ibon_iza @euskaljakintza @azarramendi @jozulin @gabiriakopa Etimologiari dagokionez, KOIU < KOGIDU argia da, baina ORATUrako 3 proposamen ezagutzen ditut (hiztegi etimologikoan 1.aren alde egiten da, eta 3.a ez da aipatzen). 1) OR hitzarekin lotzea
@ibon_iza @azarramendi @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Oso bitxia begitandu jata beti Aulestin kolpe darabiltela. Kolpe horri, ez jausteko.
@xalbide @Andonisolor @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa @AsierEurasiatik Urdaibain ez da esaten. Mungialdea da koiuherriaren ekialdeko muga.
@euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Larrabetzun be "koiu" erabiltzen dugu.
@Drazmihailovitx @Andonisolor @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa @AsierEurasiatik Bai, hori esan gura nuen, Bizkai mendebaldean baino ez.
@Drazmihailovitx @Andonisolor @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa @AsierEurasiatik Tira, eta Laudion-eta ere erabiltzen zen, Asierrek esan duen moduan.
@ibon_iza @euskaljakintza @azarramendi @jozulin @gabiriakopa Eta kogidu-ren jatorria... ???twitter.com/AsierEurasiati…6o9
@protoeuskaldun @ibon_iza @euskaljakintza @azarramendi @jozulin @gabiriakopa Ez genuke *koxidu idatzi behar forma erromantzea?
@b_urgell @protoeuskaldun @ibon_iza @euskaljakintza @jozulin @gabiriakopa Ez
@jozulin @gabiriakopa @euskaljakintza Nik koxiko. Eta koxten. Koiugaz biak dira posible, ezta? Bai koiten, bai koiuten)
@b_urgell @ibon_iza @euskaljakintza @azarramendi @jozulin @gabiriakopa Ez dakit, nik bokalarteko /g/-tik ulertzen dut koiu, bestela nola desagertuko zen? Baina orduan asturleonesez nola ahoskatzen da/zen -g- hori¿?
Erantzun
Sartu