Arizona ( ingelesez edo ahoskatua; ; o'odhameraz: Alĭ ṣonak) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako hego-mendebaldean kokatua. Phoenix du hiriburua eta baita hiri nagusia ere. Guztira 5 milioi biztanle inguru ditu estatuak. (%4,6 amerindiarrak: navajoak, apatxeak, hopiak...). Hiriburuaz gain, hiri nagusiak, Tucson eta Tempe ditu.
Arizona izena euskaratik datorrela proposatu da. Navajoz "Hoozdo Hahoodzo" eta o'odhameraz Alĭ ṣonak deitzen bada ere, dokumentatuta dago XVIII. mendean bazela arrantxo bat "Arizona" ("Haritz Onak") izenekoa, euskal jatorriko Bernardo de Urrearena. eu.wikipedia.org/wiki/Arizona.co/rpFjK4jLtO">pic.twitter.com/rpFjK4jLtO
@euwikipedia Lorea Arizona eibartarrak nirekin ikasi zuen ikastolan.
@euwikipedia Zergatik pluralean? Arizona = Haritz ona?
@euwikipedia Beste antzerako bat: Archuleta county Coloradon, dirudienez Eibartar arbasoak zituen batek sortutakoa openstreetmap.org/way/30978839 eu.wikipedia.org/wiki/Archuleta…
@garaolaza @euwikipedia deitura nahiko hedatua AEBetako Hego-Mendebaldean en.wikipedia.org/wiki/Archuleta ingelesezko wikipediak 'Aretxabaleta' jatorria aipatzen du. Baina aretx-zulok fonetikoki aretx-zabalek baino logikoagoa dirudi. Eta Mandiolaballeko orografia
@luistxo @garaolaza @euwikipedia Ar%uleta abizenik ez dago mendezmende erregistroan. Bai, ordea, Aretxabaleta, Areçabaleta eta antzekoak.
@theklaneh @luistxo @garaolaza @euwikipedia Areschuloeta baserria aipatzen da 1498an Eibarren (zalantza gutxiko etimologia, nik uste). Aritxulueta normalizatu zuen Euskaltzaindiak 2003an. 1600 ingururako abizen hori zuten familiak aurki daitezke Sevilla
@theklaneh @luistxo @garaolaza @euwikipedia Ar%ulueta bilatu (u bat falta zaizu)
@protoeuskaldun @euwikipedia Egungo Arizona hitza Arizonac hitzetik eratorria omen delako.
@asarasua @theklaneh @luistxo @garaolaza @euwikipedia Aritxulueta baserria Goiko zaharra. Gure etxaburutik begiratuta. pic.twitter.com/yzwo3mXwSh
Erantzun
Sartu