Seinalea hedatzeko azpiegitura abiatu du Behe Bidasoko telekomunikazio kooperatibak, hiriguneetatik kanpo bizi direnek ere konexio "duina" izan dezaten. Behe Bidasoko baserri eta landa eremuetan banda zabaleko Internet konexiorako azpiegitura hedatu du Izarkomek. Hala jakinarazi du telekomunikazio operadore kooperatibak, eta erantsi duenez, hiriguneetatik kanpo bizi direnei zerbitzu "duina" eskaini ahal izatea da helburua.
Banda zabaleko Internet konexioa landa guneetara hedatu du @izarkom|ek #hondarribia #bidasoa bidasoa.hitza.eus/2020/11/03/iza… pic.twitter.com/PiDUW5YUJh
Erantzun
Sartu