Maite Iturbek zazpi urtez bete du EITBko zuzendari nagusiaren kargua, eta bere kabuz adierazi zion Eusko Jaurlaritzari betebehar hori uzteko asmoa. Horren ondotik, EAJk eta PSE-EEk adostu zuten Andoni Aldekoa proposatzea postu horretarako. Izendapen prozeduraren aurka egin zuen EH Bilduk, eta zuzendaria lehiaketa publiko bidez izendatzeko eskatu.
Andoni Aldekoa da EITBko zuzendari nagusi berria. ETBko erredakzio kontseiluaren arabera, "ez du euskara menperatzen". berria.eus/albisteak/1889… @berria
Gaur goizean izendatu du Eusko Legebiltzarrak Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusi, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin; kontra bozkatu dute beste guztiek. @urtziurkizu berria.eus/albisteak/1889…
EiTBko zuzendariak Sabin Etxera edo Eusko Jaurlaritzara salto egiten ikusi ditugu, baina oraingoan bidea kontrako noranzkoan da: EAJk bere alderdikide bat jarri du EiTBko zuzendari karguan, inolako disimulurik eta lotsarik gabe. Eskandalagarria berria.eus/albisteak/1889…
ETBko erredakzio kontseiluak dio Aldekoak ez duela euskara menperatzen. Nekez ulertuko litzateke RTVEko zuzendari nagusiak gaztelania ez jakitea edo France.Tv-koak frantsesa ez jakitea. Bada, horrelaxe gabiltza hemen.berria.eus/albisteak/1889…
@petxarroman Argi dago ez zarela aldekoa ????
Beste iturri batzuetatik iritsi zaigu ongi egiten duela euskaraz. Beraz, aurreko txioa osatu eta neurri batean zuzendu beharko nuke oraingo beste honekin. #BakoitzariBerea
@petxarroman Beste garai batean @aiaraldea|n idatzi zituen zutabeak. aiaraldea.eus/komunitatea/An…
Orain beste iturri batzuetatik ari zaizkigu esaten zalantza dutela gai ote den elkarrizketa bat egiteko euskaraz... Uste dut onena litzatekeela Aldekoak berak argitzea zalantza hori. #EuskalHerrianEuskaraz
Orain jada esan dezakegu, iturri asko kontrastatuta, Aldekoak ez dakiela behar bezala euskaraz, ez behintzat ahozko elkarrizketa bat egiteko lain. Ez da onargarria!
@petxarroman Onargarria da Legebiltzarreko gehiengoak babestu duen heinean... eta negargarria, horrek adierazten baitu euskarari eman zaion garrantzia. Espero dezagun hartzailea izatea, bere "menpekoek" egina ulertzeko lain #etahorrela
@enazjosebarandi @petxarroman Nire ustez, gauza bat onartu beharreko izate da; oso bestelakoa, onargarria izatea.
@petxarroman Aldekoak argitu beharko luke lehenbailehen (ez dauka gatx) ze, hainbeste iturri zabalik, ura xahutzen ari ote garen.
@uiturriaga Guk atzo argitu genuen jadanik, Unai. Ez daki!
@petxarroman Zure iturritik edango dut orduan. Eskerrik asko.
@uiturriaga @petxarroman @euskadi_irratia|n elkarrizketa bat, zalantza guztiak argitzeko
@uurruzuno @petxarroman @euskadi_irratia Hori bezain sinplea.
@uiturriaga @uurruzuno @petxarroman @euskadi_irratia Haluzinantzea litzateke(da?), bera buru duen hedabide batean elkarrizketa bat emateko gai ez izatea...
@petxarroman Ba TVEk gaztelania behar bezala ez dakien zuzendaria izan dezala, France 2k frantsesa ez dakiena, TV3k katalana ez dakiena ta horrela...
@petxarroman @itziar_nafarroa lotsagarria..pnvstyle...baina hori bai, gero bilboko alkatea izendatuko dute edo merkataritza-ganbera presidentea izango da...jada, ezagutzen dugu ibiltzen diren bidea
Berriak jakin duenez, Aldekoak ulertzen du eta hitz egiten du euskaraz. berria.eus/albisteak/1889…
Erantzun
Sartu