Munstroak, norberarenak, gauez bizi dira. Eguzkia abaildutakoan, loaren atzaparrak inguratzen hasten zaizkizunean, haiek esnatu eta lanean hasten dira. Gazteagoak gineneko hartan kantatzen genuen gaueko ilundadeak beldurra ematen duela, eta batzuetan ematen du, handia, ohekide hurkoena Orfidala bihurtu arte. Baina hala eta guztiz ere gaua maite dugu.
Gauzurtz baten egun-argiko koplak | Milesker, Mikel Elorza berria.eus/paperekoa/1891…
Zurekin bat egiten dot @MikelElorza , bikaina!! berria.eus/paperekoa/1891…
Segituan esango digute min hau adieraztea ez ezik sentitzea luxua dela. Hortik hasten dira arpilatze eta desjabetze masiboak: jendeon premia eta desirak luxu izendatzetik. Nolanahi dela, gauzurtasunean @MikelElorza ren kide. Oso. berria.eus/paperekoa/1891…
@idurreski Kidego zabala dela susmoa dut, @idurreski. Baina zaindu eta landu beharrekoa. Gaua, Camaron handiak kantatzen zuenez, merezi duenarentzat da!
@idurreski @MikelElorza Asko garela kide esango nuke. Bozgorailuek sinestarazi nahi digutenak baino gehiago. Eta gauaren premia larriz..... monstruo ta guzti.
Hobe dugu gure monstruoak iluntzean kalean libre uztea, etxe barruetan sartzea baino. @MikelElorza berria.eus/paperekoa/1891…
✍️ 'Gauzurtz baten egun-argiko koplak', @MikelElorza-ren #Arkupean berria.eus/paperekoa/1891… pic.twitter.com/8Cog4o99Bm
Erantzun
Sartu