Oier Araolaza dantzari eta antropologoaren doktore-tesia, "Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan", liburu forman argitaratu berri du UEUk. Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jartzen du liburuak. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Tradizio zaharragoak justifikatzen ez zuen bereizketa bat, motibo politiko eta soziologikoak izan zituena (Araolazak aztertuak liburuan).
Gara egunkariaren gehigarri emandako elkarrizketa batean halaxe azaldu zuen kontua Araolazak: XX. mende hasieran egin zela genero-bereizketa kontzeptual horren naturalizazioa. Eta ondorioz etorri zela "denok sinestea berezkoa, betidanikoa, guztiz tradizionala, normala dela dantzak sailkatuak egotea mutilen eta nesken dantza bezala. Nire ikaspen garrantzitsu bat izan da ohartzea sailkapen hori eraikuntza bat dela, orain dela 100 urte ez sortu baina bai bultzada nabarmena jaso zuena, eta egon direla horren aurretik espazio irekiak non euskal dantzak ez ziren hain modu nabarmenean kategoria horren arabera pentsatzen. Dantzak dantzak ziren eta ez nesken dantzak edo mutilen dantzak".
20. mendean gertatua, liburuko atal bateko izenburuekin argi erakusten digu Araolazak:
"Poxpolinak eta ezpata-dantzariak: euskal nazioaren gorputz sexuatuak:
Beste atal batek ere ematen digu pista bat: "Euskal nazionalismo koreografikoa eta euskal emakumeen dantzen ukazioa".
Liburuaren muina eta aurkibidea Dantzan.eus-en aurkituko duzue.
Liburua erosteko, paperezkoa zein PDF digitala eskura daiteke UEUren dendan.
Erantzun
Sartu