Duela gutxi arte Euskal Herriko espezie autoktono ezagunenetarikoa zena egoera larrian dagoela ohartarazi du Ekologistak Martxan taldeak. Koronabirusaren aurkako neurriek gogor kaltetu dituzte aurtengo martxotik aurrera gaupaseroen berezko habitatak eta ez dirudi epe laburrean joera hori aldatuko denik. "Soluzioak eskatzen ditugu gaupasero arruntaren biziraupena bermatzeko", adierazi du Oskar Faunamendi talde ekologistako bozeramaileak.
Gaupaseroen espeziea desagertzeko zorian dagoela ohartarazi du Ekologistak Martxan taldeak argia.eus/blogak/berandu… pic.twitter.com/6gu1YVjmf2
Gaupaseroen espeziea desagertzeko zorian dagoela ohartarazi du Ekologistak Martxan taldeak argia.eus/blogak/berandu… @beranduegi
Erantzun
Sartu