Alda sortu zen Baionan joan den urriaren 10ean egindako biltzarrean. Euskal erakunde berri honek bere buruari emaiten dizkion helburuak honako hauek dira: jendarte eta auzo herrikoietako eskubide eta beharren defentsa, boterea berriz emaitea eta beren boza entzunaraztea.
Aldaren sortzea konstatazio baten ondorioa da: goitituz doan jendetzaren parte baten baitan, prekaritatea handituz doa, eta egoera hori txartzen ari da zeren jendarte horiek gero eta gehiago deskonektatuak dira egitura kolektiboetaz eta usaiako erakundeetaz. Konstatazio hori behar bat bilakatu da: lurralde zuzenago eta iraunkorrago baten eraikitzeko, baitezpadakoa da jendarte herrikoietako pertsonei boterea berriz emaitea, eta haien boza entzunaraztea.” azaldu zuen du Xebax Christy)k, Aldaren ko-lehendakariak, Baionako bilkuran.
Aldak ez du finantzamendurik onartzen, gobernutik, enpresetarik edo alderdi politikoetarik. Soilik bere kideen sustenguak dizkio bere ekintzen egiteko ahalak emaiten. Adaren independentziaren bermatzeko, 5 euro edo 10 euroko hileroko urtesariak aurreikusi dira.
Sortzearekin batera webgunea ere ireki du Aldak: Alda.eus. Hantxe duzue sorreraren berri, bere estatutu eta sorrera itunarekin.
Erantzun
Sartu