Teknologia albisteak

Euskarabildua 2020, datuen kudeaketaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-22 : 08:20

Datorren urriaren 29an egingo da aurtengo Euskarabildua jardunaldua, aurrekoetan bezala euskara eta mundu digitala uztartuz. San Telmo museoan izango da zita, Donostian, 50 laguneko aforo mugatuarekin, eta gainerakoan streaming bidez harraituko da. Aurtengo gaia zera da: datuen jabetza eta zaintza. Izenburu hau eman diote jardunaldiari: "Datuen izurria. Zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian?" Izena ematea doan da, hemendik

 

Egitaraua

09:00: Aurkezpena

09:15: Sarrera: Datuak gara. Elisabeth Pombo (Iametza)

09:30: Hitzaldia: ¿Hacia un Gran Hermano pandémico? Gemma Galdón (Bartzelonako Unibertsitatea eta Eticas Research & Consulting)

10:20: Hitzaldia: Datos y justicia social. Javier Sanchez (Data Justice Lab)

11:00: Atsedenaldia.

11:30: Inteligentzia Kolektiboa: Zure ahotsa nodoan (tailerra)

12:00: Hitzaldia: Definir, defender y construir soberanía de datos. Marga Padilla (Dabne kooperatiba).

12:30: Mahai-ingurua: Teknologia burujabetza hezkuntzan: gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak:

  • Mikel Garcia (Argia)
  • Pedro Arreitunandia (Elgoibarko Makina Erreminta Institutua)
  • Diana Franco (Hezkuntzan ere Librezale)


Ametzagaiña taldeak antolatzen du Euskarabildua. informazio gehiago: https://www.euskarabildua.eus/euskara/aurkezpena

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu