Teknologia albisteak

Wikipedia eta humanitate digitalak: euskarazko bi ikerketa beka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-20 : 12:09

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko 2020ko deialdia egin dute UEUk eta Euskal Wikipediako Kultur Elkarteak. Deialdiaren helburua da euskarazko ikerketea sustatzea eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzea, oinarri gisa Wikipedia erabiliz.

5.000 euroko 2 diru-poltsa aurreikusten dira. Ikerketaren helburua wikimedia proiektu bat edo gehiago erabili eta indartzea izango da. Nahi izanez gero Errenteriako Torrekuako/Habia gunean lan egiteko aukera izango dute irabazleek, "Ikerlari egoiliar" bezala, gehienezko 8 hilabeteko epe batean.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira, eta emaitzan artikulu zientifiko bat ere ekoiztu beharko da. Eskaerak azaroaren 9a arte aurkez daitezke, hemen azaltzen den prozedurarekin. 

Humanitateen alorrean giza- eta gizarte-zientziak sartzen dira, eta horietako hainbat esparrutan Wikipedia eta Wikidata erabil daitezke hainbat egitasmo eta ikerkuntza gehigarri egiteko. Iaz izandako jardunaldi batetik, 2019ko deialdia irten zen, eta hiru proiektu abian jarri ziren, zeinak abenduko jardunaldi batean aurkeztuko diren:

Deialdirako aurkez daitezkeen egitasmo batzuen adibideak aipatzen dira UEUren deialdiaren orrian; esate baterako, emakumezkoen biografiak ugaltzeko WikiEmakumeok ekimena adibidez, zeinaren irudia hartu dugun artikulu hau ilustratzeko.

Informazio gehiago: UEUren webgunean.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu