Teknologia albisteak

Ilargirako SN8 suziri propultsoreen proba zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-20 : 10:11

Bost-hamar minutu barru Elon Musk-en espazio enpresaren ilargirako bidaiaren motorrak probatuko dituzte. Akaso eztanda egingo dute, edo akaso ez, eta kasu horretan datorren astean beste aproba bat izango dugu. Ikusi zuzenean hemen eta Youtuben.

Horra:

Eguneraketa: Proba ondo joan da. Une kritikoan, kohetetatik ke txorro handi bat irteten ikusin da, eta gero konbustio orokorra; baina suak ez ditu koheteak jan, eta horixe zen esperotako emaitza.

SpaceX da Elon Musk-en enpresa, eta SN8 deritzo bere propultsore ereduari, eta kasu honetan hiru kohete egon dira elkarrekin konbustioa egiten. Orain artean, Sn8 bat 500 metroko altuerara igo da, baina 3 elkarrekin 15 kilometrora irits daitezkeela esan du Musk-ek. Hurrengo probetan, hain zuzen, Starship untziari propultsore hauek itsastea eta aireratzea izango da erronka, gero eta altuera handiagoak erdietsiz. Orbitako altuera 2021ean lortzea espero dute SpaceX-eko ingeniariek. Hor beste erronka bat izango dure, Starship-ak lurrera itzultzerik izango ote duen, lurreratze bertikalerako prest baitaude. Distantzia laburreko jauzi eta lurreratzeak egin ditu Starship-ek, baina lurreko espazio orbitan izan eta itzuliz gero lortuko duen, ikusteko dago.

Dena ondo badoa, Marte planetaranzko bidaia abiatu nahi du Space-ek 2024an.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu