Teknologia albisteak

Viggo Mortensen errege, Eneko Aritzaren ondorengo zuzena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-15 : 12:34

Ariketa bitxi bat egin zuen duela egun batzuk Galder Gonzalez wikipedistak: Wikipediako datubase Wikidataren ahalmen genealogikoak erabiliz, Eneko Aritza Iruñeko (Nafarroako) ondorengo zuzenen bilaketa egin, Nafarroaroako errege alternatibo bat bilatzeko. Viggo Mortensenek balio digu ze, egia da bai, Eneko Aritzaren ondorengo dokumentatua da.

 

Gizonezkoetara mugatu zuen bilaketa, motibo monarkiko tradizionalistengatik eta hau, azken batean, txantxa bat delako, eta bizi diren 40.000 gizonezkok esan dezakete Eneko Aritza arbaso dutela. Horien artean, Vox-eko buruzagi Ivan Espinosa de los Monteros, esate baterako, baina itxura txukuneko aktore sorta bat ere bai, esate baterako, Hugh Grant, Kurt Russell, Benedict Cumberbatch eta gure faboritoa, Viggo Mortensen, Gondorreko errege Aragorn Eraztunen Jauna trilogia filmikoaren amaieran.

Kalkulu estatistiko genetikoen zaletuentzat, hau ez da sorpresa. Aipatu izan da behin baino gehiagotan, gaur egungo europar gehienak, guztiak ez bada, Karlomagnoren ondorengoak garela. Izatez, Viggo Mortensen bada, Karlomagno ere arbaso du, ez bakarrik Eneko Aritza.

Eta Viggo Mortensen bezala, baita Galder Gonzalez bera ere, edo Maria Chivite Nafarroakom presidentea ere seguruenik. Zer gertatzen da ordea? Pertsona batzuen zuhaitz genealogikoak herrialde jakin batzuetako noblezia ondo dokumentatuarekin lotuz gero (Europa Mendebaldeko zenbait herrialdetako kasua izan daiteke), 40 belaunaldi atzerago egin daiteke. Ez ditu berez nobleziak lotzen errege haiekin, ondo dokumentaturiko genealogiak baizik. Adar ez dokumentatuen bidez, ordea, Eneko zein Karlomagnogandik behera, eta gutako edozeinegandik gora, konexioa aurkitzeko aukera oso handia litzateke.

Honako Wikidata bilaketak goian esandakoa demostratzen dutenak:

Goiko esteka horietan, PCko web interfazean eskumako ikono-menuan, "SPARQL aldatu" sakatuta, ikusiko duzue bilaketa nola egiten den, pertsonaien Q-identifikatzaileak aldatuz, pertsonaien izenak alda daitezke. Lehengoan jardun genuen Q-identifikatzaileen kontu honetaz, Wikidataren urtemugak komentatzeko orduan. Q identifikatzaile jakin batzuk:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu