Teknologia albisteak

Soziolinguistika Jardunaldia 2020: Gazte eta nerabeen hizkuntza errealitatea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-10-13 : 15:27

2020ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia urriaren 28an egingo da, gazte eta nerabeen hizkuntza errealitatearen gaiaren inguruan. Aipaturiko ikuspegi desberdinetatik begiratuko zaio, eta aurrera begirako erronka komunak identifikatzea izango da helburua.

Jardunañdia antolatzen du Soziolingistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak laguntzen dutelarik. Hain zuzen ere, HUHEZIren Eskoriatzako egoitzan izango da jardunaldia, urriaren 28an, asteazkenarekin.

Jardunaldiak jarraipen presentziala izan dezake (murriztua, egoeragatik), 55 edo 40 euroko matrikularekin, edo streaming bidezko jarraipenera apuntatzen ahal zara, 15 euroko matrikula ordainduta. Izena emateko, hemendik

Egitaraua

9:15 – Sarrera

9:30 – Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia

Jone Miren Hernandez (EHU) eta Olatz Altuna (SL Klusterra)

10:30 – Eskola giroko hizkuntza erabileraren azterketa

Iñaki Martinez de Luna eta Maialen Iñarra (SL Klusterra)

11:15 – Atsedena

11:45 – Ahozko komunikazioa euskararen ezagutza baxueneko inguruneetako ikastetxeetan

Idurre Alonso (HUHEZI-MU), Agurtzane Azpeitia (HUHEZI-MU) eta Olatz Bengoetxea (SL Klusterra)

12:30 – Nerabe eta gazteen puzzlea osatzen I

Bertso-eskolak sozializazio eremu gisa – Miren Artetxe (EHU)

Kirol-taldeak erabilera gune – Jaime Altuna (EHU)

Ludikotasuna eta emozioetatik eragiten – Pulunpa- Euskal Herriko Ikastolak

Gazteei begira: usteetatik jarreretara – Gipuzkoako Urtxintxa Eskola

Gazteak euren aktibazio prozesuen ikerlari – Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea)

Euskararen erabilerara espedizioa – Euskarabentura

14:00 – Bazkalordua

15:00 – Nerabe eta gazteen puzzlea osatzen II

Lidergoetatik eragiten – Eusliderrak- AEK-Ahize

Aisialdiaren gakoa – Euskaltzaleen Topagunea

Soziolinguistika lantzen ikasgelan – Emun

Unibertsitateko ikasleen hizkuntza-profilak eta erronkak – HUHEZI

16:00 – Mahai-ingurua: norantz? zein bidetatik?

Jone Miren Hernandez (Euskal Herriko Unibertsitatea), Jone Goirigolzarri (Deustuko Unibertsitatea) eta Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)

17:30 – Amaiera

Erantzun

Sartu