Irailean eguntxo batzuk igaro genituen Nafarroa hegoaldean. Sasoi ederra da mendiaz eta naturaz gozatzeko, eta baita hegaztiak behatzeko ere, udazkeneko migrazioa bete-betean egoten delako. Oibarreko La Mueda urmaelean Euskal Herriko azkenengo basoilo handiak ikusi genituen; Arketaseko arroz-sailetan espezie migratzaileen joan-etorria zoratzekoa zen; Bardeak ere ikusgarri zeuden, nola ez, urteko ia beste edozein garaitan bezala, orain gorri, orain berde, orain zuri...
[Eibar Blogak] Asteburu bat Nafarroa hegoaldean hegaztien migrazio sasoian: pitxartxar nabarrak, bustazuriak, kutturlioak eta beste, Bardeak, La Mueda eta Arguedas artean. dlvr.it/RjS13Y pic.twitter.com/7xntK9rXaR
Buztanzuri arruntak ere oso ugari. Pase betean harrapatu genituen; dagoeneko gehienak hegoalderantz joan dira. pic.twitter.com/LJMfDfTM3T
Pitxartxar nabarrak ikustea beti da pozgarri. Urtean zehar zaila da gurean aurkitzea, baina migrazioan milaka eta milaka pasatzen dira Euskal Herrian barrena, Europa-Afrika arteko joan-etorrian. #Txoriak pic.twitter.com/70ajdIWVfX
Ihi-txoriak, Arketaseko arroz-sailetan. Betiko moduan, artega eta zirin. #txoriak pic.twitter.com/yoCKOpuKOi
Kronika txikia eta ikusitako hegaztien zerrenda blogean. #Txoriak ??eibar.org/blogak/sarasua…fYF
Kronika txikia eta ikusitako hegaztien zerrenda blogean. #Txoriak ??eibar.org/blogak/sarasua…fYF
Argazkian LANDAZURIA ingurua, Bardeetan. Euskarazko toponimo bat Nafarroako Erriberan? Oker ez banago, Erronkaritik eta Zaraitzutik jaitsitako artzainek belaunaldiz belaunaldi Bardeetan lagatako ondarearen lekuko: Landazuria, Belcho, Txirimendia, Sardazur#Toponimiat.co/J7FHDdyI5Q">pic.twitter.com/J7FHDdyI5Q
@asarasua Bardeako iparraldeko herrietan Erdi Aroko euskal #toponimia bertakoa ere badago. Txirimendia horietako bat da. pic.twitter.com/eQuThEEgUn
@mbelaskoEU Interesgarria, Mikel, mila esker. Zalantzan nengoen, bai. Badago hor inguruko toponimiaren inguruko azterketarik? Erdi Arokoa + artzainek geroago sortutakoaren ingurukorik? Atzo oso azaletik bilatuta ez nuen gauza handirik aurkitu. #mlskr
@asarasua Zoragarria, erreportajea eta irudiak!
@martin_rezola Eskerrik asko Martin! Bardeak ikusgarriak dira beti.
Erantzun
Sartu