Teknologia albisteak
15

Greba deitu dute eskola jantokietan urriaren 21ean, 27an eta 29an

Erabiltzailearen aurpegia
2020-10-07 : 15:35

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek "errespetua" eskatu dute eskola jantokien zerbitzuetan azpikontratatutako langileentzat, eta hiru greba egun deitu dituzte urrian: 21ean, 27an eta 29an, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publiko, pribatu eta itunduetako jantoki guztietan. "Segurtasuna" eta enpleguari zein lan baldintzei eustea bermatuko duten neurriak negoziatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, eta Lakuako egoitzaren aurrean iragarri dute greba deialdia.

Guztia irakurri (alea.eus) »»

Txioak (15)

Erantzun

Sartu