Udaberritik udazkenera aldatu behar izan zen Loraldia, Bilboko euskal kulturaren jaialdi handia, eta udazkenean ere eraldatuta dator, Udagoienean loratzen da lemarekin, eta esperientzia digitala proposatuz. Gaurdanik hasi eta urriaren 22koa izango da Loraldiaren edizio berezi hau.
Esperientzia digital direlakoak streaming bidez jarraitu ahal izango dira, www.loraldia.eus eta www.eitb.eus webguneetan bertan emango da emankizuna tokatzen denean. Eta hiru esperientzia izango dira zehazki:
Lehenengoa urriaren 4an izango da, "Kanta batek mundua eral dezake?" galderari erantzuten saiatuko dira. Noam Chomskyren Manipulazio mediatikoaren 10 estrategiak abiapuntu hartuta, Harkaitz Cano idazlearen, Petti musikariaren eta Ana Galarraga aurkezlearen arteko solasaldia izango da. Esperientzia berean Manipulazio Estrategiak kontzertuko hamaika kanta gehituko dira...
Bigarrena urriaren 8an. Alos Quartet laukoteak Lau izeneko diskoa kaleratu du aurreko urtean eta horrekin batera taldearen 20. urteurrena ospatuko du Loraldia Udagoienean. Ekitaldia Azkuna Zentroan izango da, baina aldi berean streaming hori egongo da, zuzen-zuzenean. Ikuskizunean parte hartuko dute gainera Aukera Dantza Konpainiak, Amaia Elizaranek, eta Oskorri taldeko kide ohi batzuek, Gorka Hermosa eta Aitor Etxebarria, besteak beste.
Hirugarrena ekitaldi digitala urriaren 18an izango da, Gure herriaren soinu banda lemapean. Mikel Urdangarinek solasaldia eta kontzertua eskainiko du, lehenengoa Ilaski Serranoren laguntzaz. Hitzordu honetan parte hartuko dute halabetr: Karmele Jaio, Elizabeth Macklin eta Txani Rodriguez.
Digital ala tokian tokiko Bilboko bazterretan, hemen egitarau osoa egunez egun, Loraldia 2020, udagoienean loratzen. Gaur larunbata, irailak 26, hasteko, Iñigo Astiz eta Mikel Aierberen Högeitavat emanaldi poetikoa, Bilboko Itsasmuseum-en.
Erantzun
Sartu