"Laburbilduz, nire izena ETIENNE NODET da... Gaixotasun larri bat daukat, heriotza zehatzera kondenatzen nauena, eztarriko minbizia da eta 2.000.000 € -ko zenbatekoa daukat, pertsona fidagarri eta zintzo bati dohaintza egitea gustatuko litzaidake". Mezu hau jaso du euskal internauta batek aste honetan, Twitter bidez. Nigeriar iruzur tipikoa da, Interneteko spam-engainu tipikoena agian, baina itzultzaile automatikoen hobekuntzarekin, euskaraz lortutako sinesgarritasuna harrigarria egin zaigu.
Itzultzaile automatikoekin egindako euskarazko spam saiakerak ez dira berriak: hamarkada bat bai geure artean halakoak ikusten ditugula. Baina itzulpen eredu neuronalak aurrera doazen neurrian, asko hobetu da spam-aren kalitatea.
Hona mezu osoa, helarazi digutena:
kaixo Barka iezadazu zurekin harremanetan jartzeko modu hau, zure profila ikusi berri dut eta neure buruari esan nion behar dudan pertsona zarela
Laburbilduz, nire izena ETIENNE NODET da Kanadako jatorria eta Kanadan bizi naiz. Gaixotasun larri bat daukat, heriotza zehatzera kondenatzen nauena, eztarriko minbizia da eta 2.000.000 € -ko zenbatekoa daukat, pertsona fidagarri eta zintzo bati dohaintza egitea gustatuko litzaidake. ondo erabiltzen du. Boli Kostako kafe-kakaoa inportatzeko konpainia baten jabea naiz eta duela 3 urte galdu nuen emaztea, horrek asko eragin zidan eta ezin izan nintzen berriro ezkondu arte 'gaur egun arte ez dugu seme-alabarik izan. Zenbateko horren dohaintza egin nahi nuke hil baino lehen, nire egunak zenbatu ahal izateko sendabiderik ez nuen gaixotasun horren faltan. Ez nuke jakin nahi gero onarpen hori onartzen baduzu, onartzen baduzu, zure pertsona ezagutzea gustatuko litzaidake, mesedez, esan iezadazu zure linean. Horren ondoren, fondo horien jabe izateko jarraitu beharreko argibideak emango dizkizut. Gustatuko litzaidake nirekin harremanetan jartzea nire helbide pribatuan, hobeto eztabaidatu ahal izateko, nirea uzten dizut
helbide elektronikoa: eti____________@gmail.com
beraz, mezu elektronikoz erantzutera eraman zaitut irakurtzeko zain nago. Mesedez, onartu nire agur zintzo eta bereiziak. Jainkoak bedeinka zaitzala.
Agurrak,
ETIENNE jauna !!!
Euskara zuzen eta ulergarria ematen duen arren, ez dago dena doi-doi... berriro ezkondu ez zela dioen esaldia aldrebesa da semantikoki, nolabait, eta beste batzuk ere bai, gramatikalki nahasi samarrak. Baina egiazkotasun maila ematen du.
Euskarazko itzultzaile neuronaletarik bat erabiliko ote zuten? (Batua, Itzuli eta Itzultzailea.eus) Google Translate bera ere euskarazko emaitzak hobetzen ari da azken aldian...
Spam-engainuaren bideari dagokionez, Twitterreko mezu zuzenen karpetan topatu du hau erabiltzaileak. Jarraitzen ez duzun jendeak zuri ezer ez bidaltzeko konfiguratu dezakezue Twitter, nahi izanez gero. Bestela ere, hortik edo beste inondik...
Erantzun
Sartu