Teknologia albisteak

D.eus esatekorik? PuntuEus domeinu superlaburrak erosteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-09-21 : 12:32

Karaktere bateko eta biko .EUS domeinu-izenak eskatzeko epea zabaldu da. PuntuEus domeinuak posible direnetik, hiru hizkiko domeinuak ziren hartu zitezkeen laburrenak, hala nola UEU.eus edo TBX.eus. Orain, karaktere bateko bateko eta bikoak ere eska daitezke. D.EUS edo Z.EUS eskatzea eta martxan jartzea posible izango da, adibidez.

Domeinu berriak garestiagoak izango dira (segun eta norekin egin erreserba, oraingoz aukerak 230 eta 300 euro artean daude, ), eta lehen fase batean esleipena ez da zuzena izango. PuntuEus Fundazioak interesa azaltzeko epe bat zabaldu du, urriaren 15a arte, eta bat edo bestea esleitzeko aukera bat baino gehiago badago, bi irizpide erabiliko dituzte:

  1. Euskara eta/edo euskal kultura sustatzeko berariazko bokazioa duten eskatzaileak
  2. Tokiko marken erregistroa

Ondoren, jakinaraziko dira nori ematen zaion lehentasuna, eta erakunde edo eskatzaileek epea izango dute erregistroa egireko urriaren 16aren eta 25aren artean.

Gero, geratzen diren aukerekin erregistro librea egongo da, urriaren 26tik aurrera.

Informazio gehiago, hemen.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu