Open Data Euskadik bildutako Covid pandemiaren datuekin (EAEkoak) grafiko interesgarri eta kezkagarria egin dute Numeroteca eta Montera 34 Lab izenan erabiltzen dituzten datu-bisualizazioetako adituek. Kolore grafikoen bidez ikusarazten da, bizi dugun Covid olatuaren une honetan gazteengan gertatzen direla positibo gehien eta, hortaz, kasu asko asintomatikoak edo ustez arinak ari direla izaten. Baina aldi berean, kutsatzearen eta positiboen hazkundea gora doa asterik aste adinaren piramidean gora: gaitza larriagoa eta hilgarriagoa den populazioarengana ari da iristen.
Hari honetan ikusi ditugu grafiko hauek.
Hona udako olatuaren hazkundea nola joan den, zein adin tartetan hasi zen nabarmentzen eta nola joan den gora adin mailan, kopuru absolutuetan. Zenbatutako azken astean (iraileko lehena) beherakadatxo baikor bat nabari da. Kasu berrien portzentaian ikusia, beheko taulan.
Adin tarteak, 100.000 biztanleko aldaerarekin tartekatuta, beste hau ikusten da:
Adineko pertsonengan gaitza intzidentzia zabaleko gaixotasuna ari da bilakatzen. Datugile hauen grafiko gehiago, hemen: https://lab.montera34.com/covid19/
Bestalde, beste grafiko kezkagarri honen berri eman du Pello Zubiria kazetariak Argian:
Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC ingelesezko sigletan) zabaldutako grafikoa da eta Europako punturik okerrenean gaude (salbu eta Madril). Irakurri gehiago Argian.
Erantzun
Sartu