Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal preso politikoa gose greban da asteazken honetako gauerditik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AEM) aditzera eman duenez. Gose greba egiteaz gain, Bilbaok iragarri du ez dela bere ziegatik aterako. "Horrek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere", argitu du AEMk .
Iñaki Bilbao euskal preso politikoak gose grebari ekin dio. @AmnistiaGarrasi argia.eus/albistea/inaki…
Erantzun
Sartu