Ez zait sekula ahaztuko erreakzio hura. Altsasuko hilerrian ginen, adiskidez, 36ko Gerrako biktimen oinordekoz, Aranzadiko kidez eta Nafarroako gobernuko zenbait hautetsiz inguratuta, Urbasako zulo ospetsuenetako batetik -Otsoportillokoa zela uste dut- atera zituzten gorpuzkiak zirela-eta. Identifikatutakoen artean ziren gure birraitonarenak ere, Jose Ubeda Sanchez, ez soldadu eta ez miliziano, erreketeak indarrez sartu aurretik herriko antzokiko tramoiari, epaitegiko langile eta UGT sindikatuko kide izandakoa.
'Besterik ez'. Oso ederra Garbiñe Ubedaren agurra. berria.eus/paperekoa/2111…
Mila esker zuri, Garbiñe! Pozik irakurri dizut abuztuan zehar, baina azken hau berezi-berezia iruditu zait: Besterik ez berria.eus/paperekoa/2111… Honen bidez: @berria
✍️ 'Besterik ez', @garbineubeda-ren #EguzkiEpelean artikulua berria.eus/paperekoa/2111… pic.twitter.com/0wbByqATl8
Erantzun
Sartu