Bielorrusia albisteetan duguprotestak egiten ari direlako, Lukashenko presidentearen semi-diktaduraren kontra. Diotenez, Vladimir Putinen Errusiaren satelite bat ere bada Bielorrusia Lukashenkorekin eta neurri batean, hala da. Bertako hizkuntzaren egoeraz txio hari bat aurkitu dugu euskaraz, eta horren inguruan datu batzuk. Izan ere, Sobiet Batasuna desegin ondoren, sortutako errepubliken artean errusiera nagusi den herrialde bakarra da Bielorrusia (Errusia salbu, jakina).
1991n, Sonietar Batasunetik independentzia lortu ondoren, bielorrusierak prestigio eta interesa berreskuratu zuen eta hizkuntza ofizial bihurtu zen, baina ez luzarorako. Harrezkero, bielorrusiera eta errusiera estatusez formalki berdinak izan arren, gobernuak erabiltzen jarraitzen du, baina arlo administratiboan. Errusiarra nagusi da bizitzako arlo guztietan, zerbitzu publiko eta pribatuetan, hezkuntza eta komunikabideak barne.
21. mende honetan, Gobernuaren estatistiketan, populazioaren %23a da bielorrusieraz mintzatzen den portzentaia, 2009ko erroldaren arabera. Bielorrusiarren %72k errusieraz hitz egiten du etxean, eta bielorrusiera % 11,9k bakarrik erabiltzen du. Hala ere, ezagutza zabalduxeago dago. Biztanleen %29,4k, gutxi gorabehera idatzi, hitz egin eta irakurri dezake; eta % 2k, berriz, irakurri eta hitz egin besterik ez.
Bitartean, iturri independenteek oraindik beherago jartzen dute hiztunen kopurua, % 10ak baino gutxiago erabiltzen duela bertako hizkuntza eguneroko bizitzan. Gaur egun, hizkuntza hiztunak batez ere landa eremuetako biztanle zaharragoa eta hirietan bizi direnen artean kontzientziadun talde txiki bazuk dira. UNESCOk arriskuan dauden hizkuntzen kategorian jarri du bielorrusiera, eta ez da harritzekoa.
Erantzun
Sartu