Europan dagoen 3D imprimagailu handienaren lana da: porlanezko 2 solairutako etxea. Eredurako sortutako lehenengo proba besterik ez da, baina etorkizunean bulegoentzat eraikinak eta beste azpiegitura zibil batzuk eraikitzeko asmoa dute. Imprimagailu batekin, egun gutxi batzuetan.
Kamp C izeneko talde begikarrak duela gutxi bukatu du bere lana: bi solairuko etxe bat "inprimatzea". COBOD (Construction of Buildings on Demand) enpresaren BOD2 izeneko 3D inprimagailua erabili dute horretarako, Europako handiena, eta etxea porlanez eraiki edo "inprimatu" dute.
Etxea jasotzeko 15 egun behar izan dituzte, baina zenbait hiletan zehar sakabanatuta, proiektuan parte hartu duten ikasleen ordutegira egokitzeko. Gainera, koronobirusak ere luzatu egin du hasierako aurreikuspena.
Proiektua 2019ko azaroan hasi zuten eta lehenengo fasea izan zen zailena, inprimagailua instalatzea. Hortik aurrera, inprimagailua guztiz autonomoa da eta nahikoa du langile bakarra egotea prozesua gainbegiratzen ordenagailu bidez.
Etxea hutsik dago oraingoz, bisitarientzat irekita, egindako lanaren erakusgarri. Etorkizunera begira, bulegoak ezartzeko asmoa dute edo, agian, etxebizitzak egitea bertan.
Sustatzaileen esanetan, eraikin hauek jasangarriagoak eta merkeagoak dira eta etxebizitzen prezioa jaisteko aukera bat izan daitezke. Gainera, beste eraikin eta azpiegitura zibil batzuk sortzeko ere erabiltzeko asmoa duten, hala nola, haize-erroten oinarri eta zutabeak, oraingoak baino altuagoak eta eraginkorragoak.
Erantzun
Sartu