ajeno 1 adj (de otro) besteren, inoren: la felicidad ajena, besteren zoriona; meterse en lo ajeno, besteren kontuetan sartu; vivir a costa ajena, inoren kontura, besteren kontura bizi.
@yaskmaansri Ia beti, "besteak". Besteen/besteren kontura barre egin. Besteen/besteren bizkarretik bizi. Hemen, Zehazki Hiztegian, aukera gehiago daude. Zehazki nahiko ongi dago horrelako dudetarako. ehu.eus/ehg/cgi/zehazk…
@dontxomin @yaskmaansri "Autrui"-ren ñabardura adierazteko, nik "beste" erabiliko nuke, baina mugagabean deklinatuta: besteri, besteren, besterentzat.
@txalant @dontxomin @Kepadi "Ez dut beltza izatea aukeratu, besteen begiradetan ikusi dut", ondo ulertzen da, ezta? (kasu honetan pluralaz erabiltzen da, oker ez banaiz)
@dontxomin @yaskmaansri Adibidez: - "Ez zait gustatzen besteren aferetan sartzea." -"Ez diot nik besteri esango zer egin behar duen..." -"Besteren lana duk hori, ez nirea!"
@yaskmaansri @dontxomin @Kepadi Bai, kasu horretan plurala egokiago. Baina ezjakintasunetik: frantsesez hori "dans le regard des autres" litzateke, "autrui" baino?
@txalant @dontxomin Eta testuinguru judizialetan, ad. "respecter les droits d'autrui" -> "besteren/besteen (?) eskubideak errespetatu", ondo dago?
@yaskmaansri @dontxomin Kasu horretan nik "besteren" lehenetsiko nuke, mugagabea, ez baituzu zehazten zein (eta zenbat) "beste"-z ari zaren.
@txalant @dontxomin @Kepadi Biak erabiltzen dira egia esan, baina hiztegi juridikoan "autrui" are gehiago. Kasu honetan (abesti bat da) "autrui" singularaz hobe datorkio gizarte "homogeneo" baten arrazakeria salatzeko
@yaskmaansri @txalant @dontxomin Besteren edo inoren eskubideak
Erantzun
Sartu