Azken hilabeteetan inoiz baino ageriago gelditu da, ikusi nahi izan duenarentzat behintzat, gaur egun gure bizitza eta lurraldeen iraunkortasuna zein zaurgarria den kapitalismo neoliberalaren baitan bizi garenontzat. SARS-CoV-2 birusa izan da gure egunerokoa iraultzeaz gain, azpitik, egiturazko arazo, ezintasun eta desberdintasunak erakutsi dizkiguna, epidemiez libre geundela uste genuen ipar harroan.
@txerren @berria Webgunea ez dabil ondo gaur goizean, zerbitzaria edo...
@AsierEurasiatik oraintxe konturatu naiz @birasuegi-ren artikulua irakurtzerakoan atzo COVID eta SARS nahastu nituela! berria.eus/paperekoa/1896…
@birasuegi @berria Udal finantziazioaren gaiari gogor heldu behar zaio, espekulazioa beste iturririk ia ez baitzaie uzten bestela (ezarritakoez landa).
@CrainMilson @berria Erabat ados, autonomia finantzarioa ere ezinbesteko dute udalek, herritarren beharrei erantzuteko tresna oso izango badira.
@CrainMilson @birasuegi @berria Hezkuntzaren kudeaketa maila munizipalera gehiago hurbiltzea oso ona litzateke. Espazio gehiago behar den (edo ez), garraio eta jantoki antolaketa, irakaslegoa gertutasun irizpideekin ere kudeatzea...
@enazjosebarandi @birasuegi @berria Beti ere zerbitzu horietarako diru kopuru bera egonda, udala zeinahi izanda ere.
@enazjosebarandi @CrainMilson @birasuegi @berria Baina udal ordezkariek beraien seme alabak eskola kontzertatuetara eramaten badituzte, hezkuntzaren kudeaketan nun geratuko zen munizipalismoan koherentzia?
Eta bazkal ostean @birasuegi, gure intelektual organikoarekin, pentsatzen: berria.eus/paperekoa/1896…
@birasuegi @berria Bikaina, @birasuegi! Jorratu dezagun bidea herriz herri ????
@mikel_o_g @berria Ezinbestean! ????
Munizipalismoa eta herri eraldatzaileen elkartasun sare bat izan zituen hizpide atzo @birasuegi-k Iritzia sailean, "pandemiarekin batera dugun autoritarismo uholdeari aurre egiteko, herriko dinamika komunitarioa indartzea oso garrantzitsua izan baita" berria.eus/paperekoa/1896…
Erantzun
Sartu