Nire bi urteko alabak galderak egiten ikasi berri du. Duda handi batean bizi da. Eta ez dago bere erantzun gosea aseko duenik. Une oro darabilkigu inguruan zilintzi-zalantza. Esaldi edo azalpen oinarrizkoenari ere galdera berri bat bilatzen dio. Inozentzia deitzen zaio. Eta zer pentsatua eman dit kontuak, izan ere, bada denbora bat galdera gutxi egiten dizkiodana nire buruari.
Zahartzen eta mantsotzen ari naiz eta 'Zalantza' idatzi dut gaurko @berria-n berria.eus/paperekoa/2003…
@oaranzabal @berria Ikasteko/ulertzeko gogoa zoragarria da haur 1entzat,ta elikatua ta goraipatua izan behar du. Mundua leku zaila da,ta asko dago ikasteko hain denbora gutxian haurra zarenean; galderak egitea ezagutzak eskuratzeko ta ulertzeko modu erag
@oaranzabal @berria Beraz, gurasoek haur 1en jakin-minaz gozatu behar dute ta hura sustatu, hazkuntzaren zati positibotzat hartuz, batzuetan astungarri samarra bihurtzen denean ere!
@oaranzabal @berria Gustura irakurri dut Oier. Nik badut metazalantza bat: zergatik, egoera ultrakonplexu honetan (non -ados nago- gauza asko dauden zalantzan jartzekoak) ardaztu da horrenbeste maskaren erabileraren inguruan zalantza?
@txerren @berria Eskerrik asko Xabier! Ez dakit zalantza gehiegi egon ote den. Nik gehiago ikusi dut obedientzia itsu eta inkondizionala. Eta ez soilik maskarei dagokienean.
@oaranzabal @txerren @berria Gaur ez dut segurtasun uhala eramango. Ziurtasunak eraitsiko ditut. Sentitzen dut, baina zalantzak ez dira ziurtasunak eraisteko, berriak sortzeko baizik.
@theklaneh @txerren @berria Hori ulertu baduzu, ondo azaldu ez naizenaren seinale.
@oaranzabal @txerren @berria Literalki jartzen du "(...) hobe genuke agian galderak egiten ikasi berriz. Ziurtasunak eraitsi." Galdera zientifikoen helburua hipotesiak teorian bilakatzea da, ez kontrakoa.
@theklaneh @txerren @berria Ados, eta? @txerren-i esan bezala artikulua ez da maskara bai/maskara ez. Berriz diot, ondo azaldu ez naizela izango da.
@txerren @oaranzabal @berria Ez dakit zergatik ardaztu den zalantza maskarillen erabileran baina badakit gizarte ereduaren inguruko gogoeta lausotuz joan dela
@oaranzabal @txerren @berria Ba orduan, sentitzen dut, baina ez dakit zein den artikuluaren tesia.
@theklaneh @txerren @berria Nik ere sentitzen dut ba. Nahi baduzu kafe bat hartu eta komentatuko.
@oaranzabal @theklaneh @berria Badakit ez dela gai bakarra, baina ospitalera bidean pintada bat ikusi dut: "Ponte el bozal. O.B.D.C." . Tristetu nau. Sakonki.
@pedrozuberogoit @oaranzabal @berria Zertan nabaritu duzu? (Nik ere ikusi dut maskaren gaia polo bihurtzen, eta harrituta nago)
@txerren @oaranzabal @berria Nire urtebeteko alabetako bat oraintxe (eta arriskuan nago hau idazterakoan) zutik dago tronan. "ESERI!" ari naiz, baina berak ziurgabetasunak zalantzan jartzen ditu. "ERORIKO ZARA ETA MINA HARTUKO DUZU!". Berdin dio, errebeld
@txerren @oaranzabal @berria Azken 10 egunotan apur bat aldenduago ibili naiz egunerokotasunetik baina, adibidez, zeure txioak irakurtzen nabaritu dut. Errazena iluminati+muturreko konspiranoikoei egurra ematea da baina niri behintzat aipatutako gogoeta i
@pedrozuberogoit @oaranzabal @berria Ni konkretuki kezkatuta nabil negazionismo antiautoritarioaren gorakadarekin, hori egia da. Baina jarraitzen dut gizarte ereduarekin oso kezkatuta :))
@txerren @oaranzabal @berria Nire ustez EHn ezkerreko negazionistek ez dute -zorionez- pisu nahikorik ezer baldintzatzeko eta eurekin tematzeak baditu arriskuak, adibidez, eztabaida nagusia estaltzea
@pedrozuberogoit @oaranzabal @berria Ba nik sorpresa handiak hartu ditut. Zuk diozun arriskua ere ikusten dut. Dena arriskuak!! XXD
@txerren @oaranzabal @berria Ba nik kontrakoa, beldur larregi inguru hurbilean, izututako jende nahikotxo. Edozelan ere, bakoitzaren zirkuluetatik ondorioak ateratzea beti da mugatua
@pedrozuberogoit @oaranzabal @berria Beldurrak, obedientziak bezala, forma ugari har ditzake.
@oaranzabal @berria Gehienok "goitik" behartzen duten momentu arte geldi ,geldiro... Pentsatzera joango naz...
✍️ 'Zalantza', @oaranzabal-en #ele zutabea. berria.eus/paperekoa/2003… pic.twitter.com/anCSrOpfVP
Erantzun
Sartu