«Izan ere, dena pikutara joaten da gizonengatik. Gizonekin ezin da inolako estaturik jaso. Zorri saku bat asko da heuren aldean. Zalantza aldeanoak. Idiotak kontsumoan baino pentsatzen ez duzuenak. Iraganaren kondarrak» badok.eus/euskal-musika/…
@iturri Ba nik "zalantza aldeanoak" barik "zalantza aldera noa" kantatzen nuen XD #mondegreen
@iturri Mudantzak tarteko orain egun pare bat jarri nuen urteetako partez. Anphorari buruz asko esan da baina Bihotzerreak itzela da. Zaharxeagoak zaretenoi galdera (@iturri) denboraren igaroa gainditu ez duten sintetizadore horiek zein dute erreferentzia
@uiturriaga Ba ez dakit esaten. Seguru @jrsenperena jaunak badakiela zerbait.
@iturri @uiturriaga @jrsenperena Oker ez banabil, bateriak programatuta daude disko horretan. Eta "Ez da posible"-n ere bai. Uste.
@jozulin @uiturriaga @jrsenperena Hauxe da diskoaren fitxa teknikoa. badok.eus/euskal-musika/…
@iturri @uiturriaga Berandu iristen naiz... Aro baten soinua. Egun, inork ez ditu soinu horiek erabiltzen, ez teklatuenak soilik. Bestalde, musikari haiek jazz-fussion mundutik gertukoak ziren, eta horrek nabarmen markatzen du soinua.
@jrsenperena @iturri Alberto de La Casaren baxu lerroek, ordea, mortalak izaten jarraitzen dute.
@jrsenperena @iturri Behinola @FEtxegoien-ek egindako "Enperadorearen zaldirik onenak" irratsaioak mereziko luke jarraipenik. Edo zergatik ez liburu bat, Fermin? (bideawy gazteleraduak euskaraz eman zenitzake).
@uiturriaga @iturri Bai, bai. Soinuaz ari nintzen.
@jrsenperena @iturri Bai, bai. Sinte horien historia ulertu dut. Gazterik enztuten hasita, hain arraroa egiten zitzaidan soinua, gaur niretzako "disko horrena" dela. Estimatu, Joserra.
@jrsenperena @iturri *Estimatua… (txiorik ez bizpahiru akats gabe!)
@uiturriaga @jrsenperena @iturri Jazz-fusioa atzean bai -Gasteizko La Noche taldea gogoan- baina a la John Martin, alegia, kantagintza beti oinarrian
@uiturriaga @jrsenperena @iturri Gogoan daukat 80ko hamarkada bukaeran Ruper and company Bihotzerreak zuzenean defendatzen Bilboko erakustareto zaharrean, presoen aldeko makro jaialdi batean... Jendeak begiratzen zien estupefakzio aurpegiaz
@FEtxegoien @uiturriaga @jrsenperena @iturri Bai, John Martyn: arrazoi duzu, oso erreferentzia argigarria, Fermin. Ze ona zen, eta ze gutxi aipatzen den gaur egun, bestalde.
@uiturriaga @jrsenperena @iturri Ba, ez duzu sinetsiko... baina ari naiz, aspaldi. Hetero-fikzio jeneroan gainera, jaja (erruki, Ordorika)
@IbanZ @uiturriaga @jrsenperena @iturri Kontatu dizu Ruperrek elkarrekin Gasteizen egin zuten gaupasa?
@uiturriaga @jrsenperena @iturri Deituko da Ordorikatedra (behin behineko izena, jaja)
@iturri "Gizona mixerable da gizon izaten hasteko eskubideen deklarazio bat behar badu" Poesia kaiera Joxe Azurmendi 1968 susa-literatura.eus/liburuak/kaie0…
@iturri Zenbat afalostetan kantatu dugun kantatzar hau! Niretzat hasiera du brutala: “Munduaren salbazioa hil ala bizikoa denean, barberoenera joaten dira”. #datsegit
Hans Magnus Enzensberger poetaren hitzak. eu.m.wikipedia.org/wiki/Hans_Magn…
Ruper Ordorikak musikatu zuen 1985eko «Bihotzerreak» diskoan. Gero zuzeneko disko batean ere agertu zen. youtu.be/lKrANkMm8Kw
«Geltokiak izarretara» diskoan bertsioa egin du Jabier Muguruzak. youtu.be/yT-f64o7cAA
Eta hau guztiau kontatzen dizuet gaur, podcast bidez, entzun dudalako @lizardinbaratza programa, Jabierren disko horri duela aste batzuk Padronek eskainitako saioa, hain zuzen ere. Mila esker, Jose Luis. eitb.eus/eu/irratia/eus…
@IbanZ @uiturriaga @jrsenperena @iturri Neu ere ahaztuxea nago; aitzakia ona, Iban, gure Gasteiz zaharrean birra bat elkarrekin edateko, aspaldiko!
@FEtxegoien @uiturriaga @jrsenperena @iturri Une jakin hau ez da agian egokiena, baina bai, ondo legoke.
@IbanZ @uiturriaga @jrsenperena @iturri Ok.. Badut nik oroimina Gasteizekin
Erantzun
Sartu