Duela aste batzuk euskarazko errimak bilatzeko sistema bat dokumentatu genuen, Josu Goikoetxea olerkari eta bertsozaleak Twitterren esplikatua. Hari hark erantzunak ere izan zituen, eta beste sistema gehigarri batzuk ere aipatu ziren, hona dakarzkigunak orain. Eta onena zein den ere azalduko dizuegu.
Horietako bat da Rimador.net, gaztelaniaz abiatutariko proiektu bat, zenbait hizkuntzatako datubasea erabiltzen duena. Euskaraz, nonbait, 265.000 hitzeko hiztegi edo hitz katalogo bat darabil, eta Irene Ureta lagunaren laguntza jaso du. Aproba egin dugu *ima amaierarekin, eta errima honak agertzen dira (errima bera, eta arima, klima eta beste hainbat), baina aurkikuntza estranbotikoak ere bai: crima (C-rekin?), idzoukoushima (zer?) edo jaunarrenzaindunirearima (errimatzen du, baina, jauna arren zaindu espazioak hitzen artean).
Beste aukera bat da Euskaltzaindiaren Hiztegiarena. Idatzi behar dugu dena delakoa, ez izartxo ez ezer, baina Non menuan, adi aukerari, hitz-amaieran, irudiek erakutsi bezala. Berriro -ima bilaketa egin dugu.
Bertsoeskola.eus-en errima bilatzailea edoErrimategia ere ona da. Bertsozale Elkartearen hezkuntza proiektu honetan dagoenak ez bakarrik bilatzen du amaiera zehatza, baita erreuima ere. Hortaz, -ima amaierak bai errimatzen zigarrokina bezalako termino batek, artikulua gehituta eta amaiera berdina izan gabe ere! Horrela emaitza kopurua askoz handiago eta zabalagoa da.
Eta baita ere Uzeik prestatuiriko Atzekoz Aurrera hiztegia ere badugu.
Gure aburuz... sistemarik onena eta lehiaketa honetan irabazle... Bertso-eskolaren errimategia!
Erantzun
Sartu