Duela egun batzuk aipatu genuen nola Marteko Perseverance misioan parte hartu duen EHUko kimikari talde batek, IBEA taldeak (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa). Ez bakarrik espaziora begira, beste kontu batzuetan ere lan egiten dute eta Zientzia Kaiera agerkariak zabaldu du IBEAk Ponpeiako freskoetako margoak kontserbatzeko ikerketa inportanteak egin dituela. Egin dezagun errepaso bat zer nolako lanak iraunarazten lagunduko duen ikerkuntza honek.
Kontserbaziora begira IBEAkoek egindako ikerketetan aurkitu dute koloreak eraldatuta ikus ditzakegula gaur egunean: freskoetan gorriak ikusten ditugunak izan daitezke jatorrizko gorriak, baina baita ere horiak, erupzioaren beroak pigmentuak eraldatu zituelako. Arrosa eta purpura koloreen nahasketa kromatikoa ere ba omen dago.
Gorrixka eta purpura horiek ikus daitezkeen fresko ezagunenetarikoak arte erotikoaren agerpenak dira. Bereziki lupanare edo putetxe batekoak gorde dira, baina bainu publikoetan ere badira. Hona putetxeko bat:
Cunnilingus hau bainuetxe publikoetan zegoen:
Baina etxe partikularretan ere baziren halakoak, hala nola Vetii etxean esaten denean:
Beste etxe batzuetan, sexua baino errito misteriotsuagoak agertzen dira. Misterioen Villa delakoan ere gorritasunak nagusi dira emakumeen errito dionisikoak (ez ondoegi ulertuak) agertzen diren freskoetan, denak gela berezi batean agertzen zirenak, agian etxeko anderearen gela partikularra.
Gehienetan, mitologia erromatar eta grekoaren errepresentazioak izan ohi ziren etxeetako apaindura. Mitologia eta historia nahasten ziren kontzeptuak zirela kontuan harturik, istorio askoren ezagutza kultu handia zegoen Ponpeian. Poeta tragikoaren etxean agertzen den eszena hau, Troiako gerrako pasarte zehatz bat da, Akilesek "irabazitako" Briseis konkubina (etsai erail bati lapurtutako alaba) Agamenon erregeari nola eman behar izan zion...
Natura eta eguneroko bizitza ere agertzen dira tarteka, bodegoiak edo eszena bukolikoak, txoriekin-eta.
Eta erretratu batzuk ere bai tarteka, hala nola Safo izenarekin ezagun egin dena, seguruenik Ponpeiako andre aberats bat.
Gorago aipaturiko koloreen analisiaz gain, EHUko ikertzaile talde honek kontserbaziora begirako aurrepausuak egin ditu.
Batetik, freskoen egoera aztertu dute, eta kontserbaziorako teknikak garatzeko proposamenak egin dituzte, ahalik eta naturalenak: batetik, freskoak kaltetzen dituzte agente biologikoen konbtrako kontra-neurri "biozida" bat, bertan naturalki dauden landare esentzialen olioarekin sortua.
Bestetik Erromatarrek beraiek erabilitako formuletan oinarritutako berriztapen mortero bat garatu nahi dute, jatorrizkoarekin bateragarri izango dena.
Gehiago jakiteko, zientziakaiera.eus
Erantzun
Sartu