Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio EH Bilduren udal taldeak jarritako helegiteari, Navarra Sumak Iruñeko Udaleko sare sozialetan gaztelaniazko eta euskarazko profil desberdinak ezarri ostean. Hala, bertan behera utzi du bi hizkuntzak bereizi eta Iruñeko profil instituzionala aldatzeko erabakia -euskarri elebidun bakarra izatetik bi euskarri ezberdin izatera pasa zen, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz-, "zuzenbidearen aurkakoa" delakoan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk jarritako helegiteari, Navarra Sumak Iruñeko Udaleko sare sozialetan gaztelaniazko eta euskarazko profil desberdinak ezarri ostean. euskalerriairratia.eus/irunea/1596009…
Epailearen kolpea Navarra Sumari, Iruñeko Udalaren sare sozialetan elebitasuna ezabatzeagatik euskalerriairratia.eus/irunea/1596009…
@admeuskeraztald Nafarroako Administrazio Auzitegiak (TAN) badu epailerik? Harrigarria egiten zait, nik dakidala organo hau Nafarroako Gobernuaren parte baita.
@aazpilikueta Ez, egia esan, Zuzenbideko lizentziadunak dira organo horretan erabakia hartzen dutenak.
@admeuskeraztald Banengoen, ba. Epaileen kolpeak gure kontra etortzen baitira normalean.
@aazpilikueta Nolabaiteko "Udalen arartekoa" da organo hori. Horra jo dezakegu uste badugu udalek ez dutela legea bete. Baina, Arartekoaren kasuan ez bezala, haren erabakiak bete beharrekoak dira.
@aazpilikueta Nafarroako Administrazio Auzitegiarenak ere, maiz...
Erantzun
Sartu