Euskal mendizaletasunaren historiaren egunik tristeenetako bat izan zen 2000. urteko uztailaren 28a. Aretxabaletako (Gipuzkoa) Felix eta Alberto Iñurrategi anaiak Gasherbrum I (Pakistan, Himalaia, 8.068 metro) eta Gasherbrum II (Pakistan, Himalaia, 8.035 metro) mendiak kateatzeko asmoarekin joanak ziren. 1990ean lehenbizikoz Pumori mendia zapaldu zutenetik (Nepal, Himalaia, 7.161 metro), urtero joanak ziren zortzimilakoak igotzera.
Nork esan behar zidan niri, 20 urte pasa ondoren, hainbeste jarraitzen nuen kirolariari buruz idazten amaitu behar nuenik! Beti gogoan Felix Iñurrategi! Gaur, @berria -n, berari buruzkoa. berria.eus/paperekoa/1905…
Hogei urte bete dira gaur Felix Iñurrategi hil zela zorigaiztoko istripu batean, Gasherbrum II mendia jaisten ari zela. Alberto anaiarekin, alpinismoa egiteko eta kontatzeko beste modu bat ekarri zuen. @ugarzu berria.eus/paperekoa/1905… pic.twitter.com/tNFrGNM3Iv
Gaur berriz "Non geratzen den denbora", Felix Iñurrategiri egin genion kantua... "Gure baitango lurraldeetan, non geratzen den denbora... non oihukatzen hurbiltzen garen, erraldoiaren ondora..." berria.eus/paperekoa/1905… @berria youtube.com/watch?v=uK0hSF…
@maia_jon @berria Urretxuko Jaietan karroza eskeini genion guk. Betirako Felix
@maia_jon @berria Nola ez ba, baina gogoan ere David Larrion basauritarra, aste horretan hilda duela 20 urte, Grandes Jorasses mendian.
Arima galdu zen berria.eus/paperekoa/1905… ????
Badira ahazten ez diren egunak, Venezian nintzen, inter raila egiten 17 urte nituela, lirak kabina batetan sartu, etxera deitu eta anaiak eman zidan berria, malkoa isuri zitzaidan. Aurrez @laskorainikas n izan genituen filmina proiekzio bat ematen. berria.eus/paperekoa/1905…
Arima galdu zen #felixiñurrategi #20urte berria.eus/paperekoa/1905…
Erantzun
Sartu