Argia aldizkariak kaleratzen duen Larrun pentsamendu-gehigarriak "Autodefentsa digitala" du goiburu bere azkenengo alean. Lander Arbelaitz kazetariak gidatutako informazio eta iritzi bilduma sakon bat du Larrun honek, eta alderdi praktikotik, baliabideen zerrenda batzuk: Pribatutasuna errespetatzen duten aplikazioak eta programak; Firefox nabigatzaileari jarri dakizkiokeen gehigarrik; eta tresna zehatzez, gain sareko zerbitzu erabilgarri batzuen zerrenda ere bai.
Lehen multzoan aipatzen diren software piezen artean, batzuk ekarriko ditugu hona, gehienok erabiltzen ditugun tresna ezagunek alternatibak baitituzte:
- Chrome, Edge edo Safari nabigatzaileen ordez: Firefox: Web nabigatzailea. Mozilla fundazioak garatua, diru irabazi asmorik gabe eta pribatutasunarekin eta kultura librearekin konprometitua. Interneteko software libreko elementu zentral zaharrenetekoa, oraindik beharrezkoa.
- Whatsapp eta Telegramen alternatiba segurua, Signal: Mezuak eta deiak zifratuta egiteko aukera ematen du.
- Aplikazioak instalatzeko Android, Google Play Storek badu alternatibarik: F-Droid: Lizentzia librean eta beren kodea modu publikoan erakusten duten era guztietako aplikazioak soilik eskaintzen ditu.
- Google Calendar egutegiaren ordez, beste hau: DAVx5.
- Kameraren ohiko argazki kudeatzaileren ordez, ObscuraCam: argazkien inguruko probatutasunari eusteko, ateratako argazkiei zuzenean ezabatzen dizkie metadatuak.
- Google Maps beharrean, OsmAnd, oinarrian OpenStreetMap proiektuko mapa irekiak erabiliz, autoz, bizikletan eta oinez egiteko ibilbideen azalpenak ematen ditu.
- E-postarako, ez Outlook ez Gmail, baizik eta Thunderbird web edo PC ingurunean, eta mugikorretik K-9 Mail.
Informazio gehiago:
Erantzun
Sartu