Azken asteetan meme baten eran zirkulatu du Twitterreko hari honek, euskarazko itzulpen oker edo barregarrien antologia bat. Garai batean, Sustatun bertan Masai ikastaroa izeneko atala genuen halakoak azpimarratzeko, eta irudi mordoxka bat gordeak ditugu oraindik gure artxiboetan. Gehitu ditzagun gaur beste perla batzuk.
Kasu honetan Nerea Arostegi txiolariak bildu ditu adibide hauek. Ez dakigu denak egiazkoak ote diren, baliteke photoshop izatea tartean baten batean. Adibidez, hau susmagarria iruditzen zaigu, "bihar eta berandu" txistea klasikoegia delakoan.
Honek benetakoagoa dirudi. Azken batean oilasko errea eskatzen da kontua...
Beste jatetxe multinazional batean, ez esertzeko gomendio diskriminatzailea euskaldunei:
Errepide batean, mezu borobila:
Salmenta diogu hori bitxia benetan...
Jarraian datozenek grazia berezia dute. Nolabait itzulpen prozesua ere tartekatu da seinale edo agiriaren hitzetan, hala nola hiztegiak emaitzarik eman ez dionean kartel hau egin duenari:
Beste honetan, itzultzailearen diosala sartu dute kartelean, eskatu ziotena zintzo bete zuen seinale:
Eta honetan, irudipena dugu mezuak "beste aldean" behar zuela kokatua, edo horrelako zerbait:
Kasu hauek gogoratzen digute 2015ean Ondarroan gertatu zen kasu historikoa, bere garaian jaso genuena. Kartelaren eskaera gehigarria ere inprimatu zen... Kartelak ez ziren iritsi kalean zintzilik jarrita egoteraino, baina bai Sustaturaino:
Erantzun
Sartu