Azkartasuna edo arintasuna egindako distantziaren eta distantzia osatzeko erabilitako denboraren arteko erlazioa da. Bere magnitudea v bezala izendatzen da. Bizkortasuna [ L]/[ t] dimentsioko magnitude eskalar bat da. Azkartasunak abiaduraren dimentsio bera du, baina ez horren bektore-izaera. Bat-bateko azkartasuna bat-bateko abiaduraren modulua da.
Bide batez, ba al dakizue zein den azkartasunaren eta abiaduraren arteko diferentzia? eu.wikipedia.org/wiki/Azkartasun
@euwikipedia Azkartasun eta arintasun anbiguoak dira. Ez litzateke hobe bizkortasun edo lastertasun? @AnaGalarraga1 @zientzia_k @ElhuyarHizk?
@protoeuskaldun @euwikipedia @AnaGalarraga1 @zientzia_k «Lastertasun»-ek konpon dezake anbiguotasuna, baina «bizkortasun» «azkartasun» bezain anbiguoa da, ezta?
@ElhuyarHizk @protoeuskaldun @euwikipedia @AnaGalarraga1 Erabilerari dagokionez, gurean “lastertasun” erabili izan da. Batez ere fisikako testuetan. Gure euskara arduradunaren gomendioen artean ere bilatu dugu eta ez dugu aipamenik beste biei dagokionez.
@zientzia_k @ElhuyarHizk @protoeuskaldun @euwikipedia @AnaGalarraga1 Listo, denak ados egonda ... ...aldatu dut, hemendik aurrera "Lastertasun"a izango da Wikpedian. Logikoa da. :-) Aupa. eu.wikipedia.org/wiki/Lastertas…
Erantzun
Sartu