Teknologia albisteak

Wave.tv: aizkolaritza eta beste kirol ikuskizun bitxien plataforma

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-23 : 09:19

Wave.tv izeneko plataforma teknologikoak 32 milioi dolarreko inbertsioa jaso du AEBetan, bere balorazioa 50 eta 100 milioiren artean jarriz. Kirol ikuskizunak eta informazioa kate edo marka desberdinetan ekoizten dituen enpresa bat da, eta bere distribuzio kanalak ez ohikoak dira: beste sare sozial batzuk (Snap, Tiktok, Instagram, Facebook, Youtube...), gehienetan mugikorrerako formatu bertikalean. Beraien portafolioan aizkolaritza ikusteak harritu gaitu, kirol honen bertsio amerikarra alegia, Timbersports delakoa.

Wave.tv ba da webgune bat, baina bertan ez dituzu prestatzen dituzten edo sindikatzen dituzten kirolen bideoak ikusiko. Instagram edo TikTok beste sare sozialetan dituzten kontuak jarraitzea da beraien bideoak kontsumitzeko modua. Eta marka mordoa darabilte horretarako. Adibidez

FTBLfutbol munduaren inguruko klipak dira (AEBetako soccer alorrean zentratua), The Pump, super-indartsuen kontuak...

Bideoak haiek ekoitziak izan daitezke, edo beste batzuen banaketa kanal bezala funtziona dezakete. Adibidez, aizkolaritza edo Timbersports direlako horiek Stihl motozerra konpainiak babesten duen kirol ikuskizunen ziklo edo lehiaketa bat da: euskal estiloko enborrak, zein bertikalak, eta trontza lana ere izaten da lehiatzeko moduen artean.,

Eskubide banaketaren bidez egiten dituzte akordioak Wave-koek halako kirolen ekoizle edo sustatzaileekin.

Wave.tv-k dioenez, beraien ikusle kopurua bikoiztu baino gehiago egin da Koronabirusaren pandemia hasi zenetik, eta hazkunde horretan %80a "kirol ez konbentzionalak" ekarri du. Horien artean, esku huskazko borroka (boxeo basati bat), karate eta badmintona, adibidez. Ikusletza oso gaztea omen daukate, 13 eta 14 urte artekoak gehienak.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu