Denera 38 milioi eurotik gora kudeatu zituen 2019an udal gobernuak eta beraz, hainbat diru-sail "erabili gabe" geratu zirela salatu du udal taldeak. Hondarribiko Udalak iazko aurrkontuaren %58 "bakarrik" gastatu zuela zabaldu du gaur Abotsanitz Herri Batzarrak. Hasierako aurrekontua 21,9 milioi eurokoa izanda eta kreditu aldaketa 16,9 milioi eurokoa, 38 milioi eurotik gora jaso zituen udalak denera, alderdiak plazaratutako datuen arabera.
Aurrekontu osoaren %58 "bakarrik" gastatu zela iaz jakinarazi du @Abotsanitz|ek bidasoa.hitza.eus/2020/07/22/aur… #hondarribia @HondarribiaUdal pic.twitter.com/UW8g2pEWX4
Aurrekontuaren %40 baino gehiago erabili gabe uzten duen udal batek ez dauka herriarentzat proiekturik. Askok susmatzen zuten, baina zenbakitan ikusten duzunean flipatu egiten duzu hala ere bidasoa.hitza.eus/2020/07/22/aur…
@gorka_bm Lotsagarria, superabita totem gisa.
@gorka_bm Eta bolondres batzuk bitartean udaran kontzertu pare bat egiteko baimenen eske erantzunik gabe...
Erantzun
Sartu