2020ko uztailaren 17a Nafarroako Gobernuak atzo gauerdian jakinarazi zuen langile batek bizitza galdu zuela Faltzesen (Nafarroa). 58 urte zituen. 21:53ak aldera izan zuen lan-istripua: behargina nekazaritza lanak egiten ari zen fardel makina batekin, eta hainbat iturriren arabera, pieza batek buruan kolpatu ostean, harrapatu egin zuen makinak. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu arren, bertan zendu zen langilea.
[Biolentzia Estrukturala]: "Langile bat eraila Faltzesen, makina batek harrapatuta" gedar.eus/aktualitatea/b…
Erantzun
Sartu