Teknologia albisteak
28

Anna Gabrielen mugikorra ere zelatatu zutela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
2020-07-14 : 16:02

Olivier Peter Anna Gabrielen abokatuak Nació Digital egunkariari ohartarazi dionez, CUPeko diputatu ohia ere Pegasus espiotza sistemaren biktima izan zen. Gabriel Suitzara joan zen 2018an, Auzitegi Gorenean ez deklaratzeagatik. "Matxinada, bidegabeko eralgitzea eta sedizioa" egozten zizkioten buruzagi independentistari. Bere abokatuaren arabera, Gabrielek WhatsApp aplikazioan jakinarazpen bat jaso zuen, "mugikorrean espiatua izan zitekeela" esanez.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (28)

Erantzun

Sartu