Teknologia albisteak

Sos Euskara Iruñean, haur eskola euskaldunaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-07-10 : 12:52

Iruñeko herri haur eskola diruz laguntzeko kanpaina martxan jarri dute Nafarroako hiriburuko hainbat gurasok “SOS Euskara Iruñean” lelopean. Iruñeko Udalak %70ean murriztu ditu 18 hilabetetik beherakoentzat udal Eskoletako euskarazko lekuak. Horren aurrean, Udalak haurren euskarazko heziketa bermatzen ez duen bitartean, "edozein motatako baliabide" eskaintzeko prest azaldu dira gurasoak.

Udalak inposatutako murrizketa neurriak ondorio bezala dakar aurten Iruñeko 18 hilabeteti beherako 20 umek baino ez dutela euskaraz matrikulatzeko aukerarik

Hala adierazi dute gurasoek agiri batean: "Iruñako Udalak akzioz eta Nafarroako Gobernuak omisioz, hezkuntza publikotik kanporatu gaituzte. Hori dela eta, zenbait familia murrizketari aurre egiteko antolatu gara. Publikoaren defentsan, euskararen defentsan eta Iruñeko seme-alabek haurtzaroa bizitzeko duten eskubidearen defentsan, Herri Haur Eskola edo beharretara hobekien egokituko den bestelako alternatiba sortzen ari gara, duela hamarkada batzuk gure gurasoek ikastolekin egin bezalatsu, sistema publikoak Iruñeko haur guztien beharrak asetu arte. Hori ahal bait azkarren gerta dadin borrokarako esparru moduan ere ulertzen dugu Herri Haur Eskola."

Kanpaina aurkezpenaren bideoa egin zuen Hamaika telebistak, hona:

Guraso taldeak kalkulatzen du herri haur eskola hori martxan jartzeko 100.000 eurotik gorako finantzaketa beharko dutela ikasturte bakoitzerako. Kanpainaren alde hemendik eman daiteke laguntza.

Erantzun

Sartu